Bidaiatzeko gomendioak

Atal honetatik, herrialdeka kontsultatu ditzakezu bidaiatzeko gomendioak, bai eta horien azken eguneratzeak ere.

​Atzerrian dauden Espainiarren eta Kontsul eta Migrazio Gaietako Zuzendaritza Nagusiak egin ditu gomendio hauek; ez dira lotesleak, abisu edo aholku hutsak dira eta.
 
Estatuak ez du, inola ere, honako gomendio hauek irakurtzeagatik, ez ezagutzeagatik edo aintzat hartu ez izanagatik pertsonek zein ondasunek paira dezaketen kalteen ardurarik bere gain hartuko; gomendioen izaera dela eta, ezingo da inongo erreklamaziorik egin zentzu horretan.
 
Bestalde, gogorarazten da une honetan ez dela munduan egintza terroristen mehatxutik salbu dagoen eskualderik edota herrialderik.
 
Segurtasuna narriatu egin da oro har, eta nazioarteko mehatxu terrorista hazi egin da munduaren zati handi batean; hori guztia dela bide, areagotu egin da mendebaldeko herritarrek atentatuak edo bahiketak pairatzeko arrisku erreala. Hortaz, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioaren bidaiatzeko gomendioei jarraitzeko, kontuz ibiltzeko, egoera arriskutsuak eta ezinbestekoak ez diren lekualdaketak saihesteko eta kasuan kasuko Espainiako enbaxadan edo kontsuletxe nagusian izena emateko erregutzen zaie espainiarrei.
 
Bidaiatzeko gomendioak herrialdeka ikusteko, egin klik "Herrialde-zerrendaren arabera bilatzea" aukeran, orrialde honen behealdeko maparen azpian. Alfabetikoki ordenatutako herrialdeen zerrenda topatuko duzu bertan. Herrialde baten gainean sakatutakoan, hautatu "Bidaiatzeko gomendioak".

Urgentziazkoa

Azken eguneratzeak

Ipar Amerika Latin America Europan Erdi Africa Asia Pacific 7 eremu geografiko mapa
Herriko:
Oharra: ertzak marrazten dira, baina ez ofizialki aitortzen derrigorrez
  • Recomendación de viaje Recomendación de viaje