Erregistro Zibila
Erregistro Zibilean pertsonen egoera zibilari buruzko gertaerak inskribatzen dira, legeak agintzen dituen bestelakoez gain.

Instituzio mailan, Erregistro Zibila bakarra da. Erregistro Zibilaren Legearen 10. artikuluak ezarritakoaren arabera, honako hauek eratzen dute Erregistro Zibila: Udal Erregistroak, Lehen Auzialdiko Epaile baten ardurapean Idazkariaren laguntzarekin; Erregistro Kontsularrak, atzerrian Espainiak dituen kontsularen ardurapean; eta Erregistro Zibil Zentralak.
 
Kontsul-mugape bakoitzean Erregistro Zibileko bulego bat dago. Erakunde hau lau ataletan banatzen da: jaiotzak eta orokorra, ezkontzak, heriotzak, eta tutoretzak eta legezko ordezkapenak. Erregistro hauek eratzen dute: udal erregistroak, lehen auzialdiko epailearen ardurapean, idazkariaren laguntzaz; erregistro kontsularrak, Espainiak atzerrian dituen kontsulen ardurapean: eta Erregistro Zibil Zentralak. Kontsul-mugape bakoitzeko bulegoek bertan egindako inskripzioen kopia bat igortzen dute Erregistro Zibil Zentralera.
 
Atzerrian bizi diren espainiarrek erregistro kontsularretan egiten dituzten izapide ohikoenak jaiotzei, ezkontzei, heriotzei eta herritartasunari buruzkoak dira:

 

Jaiotzak

Atzerrian jaiotzen diren espainiarrak gertaera-tokiaren mugapean den Bulego Kontsularreko Erregistro Zibilean inskribatuko dira.
 
Erristro Kontsularreko izen-ematea, normalean, jaiotzaren tokiko erregistro zibilak emandako ziurtagiriaren transkripzioaz egiten da.
 
Dena dela, erregistro kontsular bat eskuduna denean eta sustatzaileak helbidea Espainian badu, izen-ematea lehenengo Erregistro Zentralean egin beharko da, eta gero dagokion kontsularrera igorriko da.
 
Jaioberri bat bulego kontsularretan inskribatzeko bete eta aurkezteko inprimakia Datuen aitorpen-orria da, eta hemendik jaitsi daiteke esteka.

 

Izena eta abizenak

Pertsonak bere izen-abizenez deitzen dira. Abizenak bere gurasoei dagozkienak dira, eta nahi den hurrenkeran jar daitezke.


1. JAIOBERRIARI IZENA JARTZEA
Inskripzioan jaioberriari ematen zaion izena adieraziko da, eta ezingo dira jarri bi izen soil edo izen konposatu bat baino gehiago. Bi izen soil jartzen direnean, horiek marra batez elkartuko dira.
Jaioberriari ezin zaio jarri bere anaietako baten izen bera, hori hilik ez bada behintzat, ez eta izen horren beste hizkuntza bateko itzulpena.


Izena aukeratzeko askatasuna:
Ia izen guztiak jar daitezke, legearekin bat etorriz. Familia-izengoiti asko izen propio bilakatu dira, eta diren moduan inskribatzen dira Erregistro Zibilean. Legean ezarritako zenbait debeku urratzen dituzten izenei baino ez zaie ukatuko inskribatzea.


Mugak:
Debekatuta daude pertsonari objektiboki kalte egin diezaioketen izenak, identifikazioan nahasketa sortzen dutenak (esate batera, abizen bat izen bezala jarri nahi izatea) eta sexuarekin bat ez datozenak. Pertsonari objektiboki kalte egiten diotela usteko da berez edo abizenekin uztartuta eta legezko testuetan erabilitako formularen arabera desohoragarriak, umiliagarriak, laidogarriak edo begirunearen aurkakoak diren izen propioak.


2. ABIZENEN HURRENKERA
Arau orokorraren arabera, espainiar baten lehen abizena aitaren lehena da eta bigarrena, berriz, amaren lehena, baita ama atzerritarra izanik ere. Alabaina, Kode Zibilaren 109. artikuluak aukera ematen du gurasoak ados jarrita jaioberriaren lehen abizena amarena eta bigarrena aitarena izateko.

Euren seme-alabei lehen abizena amarena eta bigarrena aitarena izateko eskaera gurasoek haurra inskribatu baino lehen egin behar dute.
Jaiotzaren lehen inskripziorako ezarritako abizen-hurrenkerak filiazio bereko ondorengo jaiotzen inskripzioko hurrenkera ere zehazten du. Hau da, lehen seme-alabaren hurrenkera aldatzen bada, ondoren jaiotzen diren seme-alaba guztiekin ere halaxe egin beharko da Bestalde, seme-alaba batek ere bere abizenen hurrenkera aldatzea eska dezake adin nagusira heltzen denean.

Filiazio ezagun bakarreko jaiotzetan, filiazio horrek erabakitzen ditu abizenak, eta haurraren guraso dela aitortzen duenak abizenen hurrenkera erabaki dezake inskripzioa egitean.


2.bis. ADOPTATUAREN ABIZENAK 
Erregistro Zibilaren Araudiko 204. artikuluaren arabera, adoptatzaileak bere lehen abizena ematen die ondorengoei. Adoptatzean egiten den abizen aldaketa adoptatuaren guraso-ahalari lotuta direnentzat balio du, eta baita berariaz hala onartzen duten ondorengo seme-alabentzat ere (...)

EZAren 201. artikuluak, bere aldetik, ezartzen du pertsona bakar baten bitartez adoptatua denak adoptatzailearen abizenen hurrenkera gordeko duela. Salbuespenak dira ezkontideetako batek bere ezkonlagunaren seme-alaba adoptatzen duenean, baita ezkonlaguna hilik bada ere, eta adoptatzaile bakar hori emakumezkoa denean. Azken horretan, hurrenkera alda daiteke adoptatua adin nagusikoa denean, betiere adoptatzailearen onespenarekin (...). Eskaera filiazioaren izen-ematearen ondorengo bi hilabeteko epean aurkeztuko da, edota, hala badagokio, adin nagusikoa denean.



3. IZENA EDO ABIZENA ALDATZEA
Herritar batek abizenak, abizenen hurrenkera edo izena aldatzeko prozedura, zehazki, interesdunaren bizitokiari dagokion Erregistro Zibileko –atzerrian egoiliarrak diren pertsonentzat, Erregistro Zibil Kontsularreko– arduradunak izapidetzen duen espediente baten bidez egiten da. Espedientea Justizia Ministerioak (Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak) ebazten du. Izena edo abizenak aldatzearen inskripzioa, behin onartua denean, jaiotza-inskripzioa jasoa den Erregistro Zibilean egingo da.  Informazio gehiago eskura daiteke esteka honetan:
http://www.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Portal/eu/servicios-ciudadano/tramites-gestiones-personales/cambio-nombre-apellidos


Espainiar herritartasuna eskuratzen duten atzerritarrak
Jaiotze-inskripzioan atzerriko egiaztagirian agertzen den izena jarriko da, beste izen bat erabili ohi duela frogatzen ez badu behintzat. Atzerriko ziurtagirian agertzen den edo erabili ohi duen izena mugak ezartzen zaizkienetako batean bada, beste batengatik aldatuko da Espainiako arauei jarraituz, interesdunak edo legezko bere ordezkariak aukeratzen duen batez edo, besterik ezean, ofizioz ezarritako batez.

Gurea ez bezalako idazketa-sistema batean (txinera, japoniera, arabiera, etab.) jasota diren izen propioak direnean, horien transkripzioa edo transliterazioa egingo da, grafikoki egokitua eta fonetikoki baliokidea den beste izen bat lortzeko. Latindar karakteretan idatzitako izen propioetan ere egokitze ortografikoak egin daitezke interesdunak hala eskatuz gero, izenaren idazketa eta fonetika errazte aldera.

 

Emantzipatzea eta gaitzea adina betetzeagatik

Bulego kontsularretan emantzipatze-ekintzak ez dira batere ohikoak; dena dela, zenbait izapide notaritzako akta batzuen bidez abia daitezke, eta horiek bulego kontsularretan eman daitezke. Halakoetan, aditua den abokatu edo lege-aholkulari bati kontsultatzea gomendatzen da.


Pertsonen gaitasuna auzitegian aldatzea
Bulego kontsularretan ezin da burutu gaitasun pertsonala aldatzeko ekintzarik; dena dela, zenbait izapide notaritzako akta batzuen bidez protokolizatu edo formalizatu daitezke, eta horiek bulego kontsularretan eman daitezke. Halakoetan, aditua den abokatu edo lege-aholkulari bati kontsultatzea gomendatzen da.
 

Ez-egote edo heriotza aitorpenak 
Ez egotearen edo heriotzaren aitorpenak Espainiako agintari eskudunen aurrean egiten dira.  Auzitegi-lankidetzako edo erregistro-laguntzako zenbait ekintza bulego kontsularretan burutu edo abiatu daitezke.  Halakoetan, aditua den abokatu edo lege-aholkulari bati kontsultatzea gomendatzen da.

 

Herritartasuna eta auzotasuna

Espainiar herritartasunari buruzko informazioa Espainiar herritartasuna atalean aurki daiteke.

 

Guraso-aginte, tutoretza eta legeak agintzen dituen gainerako ordezkapenak.

 

Ezkontza

Espainiar oro ezkon daiteke, Espainian edo Espainiatik kanpo:

- Kode Zibilak agindutako epaile, alkate edo funtzionarioaren aurrean

- Legez aurreikusitako ekintza erlijiosoan

 

Espainiatik kanpo ere ezkondu daiteke, ezkontza ospatuko den tokiko legeak ezartzen duen eran. Atzerrian espainiarren artean gauzatutako ezkontzak egiten diren tokiari dagokion Erregistro Kontsularrean inskribatzen dira.
 
Inskripzioa tokiko legeari jarraituz egindako ezkontzaren transkripzioaz egiten da, edo zuzen-zuzenean, ezkontza Erregistro Zibil Kontsularreko arduradunak berak egiten badu.
 
Ezkontza kontsular bat egiteko, ezkongaietako batek behintzat espainiarra izan behar du, eta ezkontza ezingo da izan burutzen den Estatuko lege eta araudien aurkakoa.
 
Bulego kontsularretan ezkontza bat inskribatzeko bete eta aurkeztu beharreko inprimakia Datuen aitormen-orria da, eta esteka honetan jaitsi daiteke.

Heriotza

Atzerrian gertatzen diren espainiarren heriotzak ere toki horri dagokion Bulego Kontsular eskuduneko Erregistro Zibilean inskribatu behar dira.


Bulego horretan aurkeztu behar den agiria Datuen aitormen-orria da, eta esteka honetan jaitsi daiteke.

 

Nabarmenduak

  • Inscríbete en el Registro de Viajeros
  • Recomendaciones de Viaje
  • Fichas por país

Twitter@MAECgob

  • 29 uzt. @MAECgob * El @MAECgob, @JosepBorrellF, y la Administradora Provisional Única de @rtve, Rosa María Mateo, han firmado un Proto… https://t.co/CCulGBVG7u
  • 29 uzt. @MAECgob * ¿Estas #vacaciones viajas al exterior? ¡Mucho cuidado en los medios de #transporte y lugares como #aeropuertos! 📦… https://t.co/Td7D3W97PI
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @WFP_es: @WFP_UNHAS @ONU_es @WFP_WAfrica @WFPLogistics En 2018, @WFP_UNHAS en #Malí transportó a 1️⃣0️⃣.2️⃣0️⃣4️⃣ pasajeros pertenecient…
  • 29 uzt. @MAECgob * @AECID_es @el_BID 💡El programa persigue la universalización sostenible del acceso al servicio eléctrico en zonas ru… https://t.co/6XaMokHGiv
  • 29 uzt. @MAECgob * El Fondo para la Promoción del #Desarrollo (#FONPRODE) de @AECID_es financiará con un crédito de 20 M$ el Programa… https://t.co/rev1bele97
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @CienciaGob: 🌍 El @sepiegob ha adjudicado más de 31,1 millones de euros para proyectos #ErasmusPlus de innovación e intercambio de buena…
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @AECID_es: ¿Sabes cuál es el papel de la @CooperacionESP en América Latina y Caribe en cuanto a género? A través del #FCAS intervenimo…
  • 29 uzt. @MAECgob * La Fundación @MujeresxAfrica convoca la 5.ª edición de su programa de #becas "#EllasInvestigan" dirigido a… https://t.co/JQjpWpZmOC
  • 29 uzt. @MAECgob * #FelizLunes Esta semana la agenda de @JosepBorrellF incluye encuentros con el coordinador antiterrorista de la #UE… https://t.co/5l5c3cAyIw
  • 28 uzt. @MAECgob * 🚘 Si este #verano vas a #conducir en el extranjero, ¡infórmate sobre la normativa en tu país de destino! 🤔 ¿Necesi… https://t.co/SYOmiBCTl2
  • 28 uzt. @MAECgob * 🇬🇧🇪🇺🇪🇸 ¿Cómo prepararse ante el #Brexit? 📲Consulta el portal "Preparados para el Brexit" para conocer toda la actu… https://t.co/mY7sXXhmsp
  • 27 uzt. @MAECgob * RT @InstCervantes: ⚡️ El Instituto ha celebrado esta semana su Reunión Anual de Directores: #SanLorenzodeElEscorialIC En la cita ha marcado…
  • 27 uzt. @MAECgob * 🕹️ ¿Este #verano viajas al exterior y quieres llevar tu #dron? Recuerda: ¡no siempre está permitido! ✈️ Consulta c… https://t.co/ahS5AenMFC
  • 27 uzt. @MAECgob * ¿Conoces a los ganadores de la #YoungFilmmakersCompetition de la #UE 🇪🇺? 🎥 Cinco jóvenes cineastas, entre ellos el… https://t.co/M8kkW9rASQ
  • 27 uzt. @MAECgob * #Comunicado: El Gobierno de #España lamenta el fallecimiento del Cardenal Jaime Ortega y desea trasladar sus condol… https://t.co/3oJlXg2aO5
  • Cuenta de Twitter del Ministerio en Inglés
  • Blog del Ministerio
  • ATLAS
  • Página de Participación Ciudadana
  • Página Portal de Transparencia
  • MAEUEC / Sede Palacio de Santa Cruz
    Plaza de la Provincia, 1
    28012 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Palacio de Viana
    Duque de Rivas, 1
    28071 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Torres Ágora
    Serrano Galvache, 26
    28033 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • AECID
    Avda. Reyes Católicos, 4
    28040 MADRID
    Tfno: 91 583 81 00 / 01
    Fax: 91 583 83 10 / 11
  • Dirección General de Españoles en el Exterior y de Asuntos Consulares
    C/ Pechuán, 1
    28002 MADRID
    Tfno: 91 379 17 00
Gobierno de España
©Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación
Portal gestionado por la Dirección General de Comunicación e Información Diplomática
Premio Ciudadanía 2016
Premio Ciudadanía 2016