Hauteskunde-prozesuak

Normalean atzerrian bizi diren eta ohiko bizilekua bertan ezartzen duten espainiarrek dagokion kontsuletxeko bulegoko Matrikula Erregistroan egoiliar gisa izena eman beharko dute (bizitokia ezarri duten lekuko jurisdikzioarekin).

Adindunen kasuan, atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (AEHE) ere eman beharko dute izena.


AEHEren hautesleek aukera izango dute atzerritik Espainian izango diren hauteskunde-prozesu hauetan bozkatzeko:

 

  - Diputatu eta senatarirako hauteskundeak,

  - Autonomia-erkidegoko hauteskundeak,

  - Europako Parlamenturako diputatuak,

 

Horretarako, boto-eskaeraren orri ofiziala helarazi beharko dute hauteskundetarako izena emanda dauden probintziako Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzara, beranduenez deialdiaren ondorengo hogeita bosgarren eguna baino lehen. Espainiako agintariek emandako pasaportearen edo NANaren fotokopia edo, halakorik ezean, Espainiako nazionalitate-ziurtagiria zein dagokion kontsuletxeko bulegoak emandako Kontsulatuko Matrikula Erregistroko inskripzio-ziurtagiria erantsiko zaio eskabide-orriari.


Bozkatzeko dokumentazioa jasotakoan, sufragio-eskubidea baliatu ahal izango du hautesleak, honako modalitate hauetako bat aukeratuz:

 

- Hauteslea inskribatuta dagoen kontsuletxeko bulegoari edo misio diplomatikoko kontsuletxe-atalari bidaltzea botoa, posta ziurtatu bidez, hauteskunde-data baino bost egun lehenago beranduenez,
edo
- Botoa hautetsontzian sartzea hauteskunde-data baino lau edo bi egun lehenago bitartean (bi egun horiek barne), gutun-azala hauteslea inskribatuta dagoen kontsuletxeko bulegoari edo misio diplomatikoko kontsuletxe-atalean edo horretarako gaitutako tokietan zuzenean emanez.

 

Kontsuletxeko bulegoek hauteskunde-zerrenda begiratzeko zerbitzua izango dute zortzi egunez deialdiaren ondorengo seigarren egunetik aurrera, AEHEren hautesleek aukera izan dezaten bertan daudela edo datuak zehatzak direla egiaztatzeko eta, hala balegokio, bidezko erreklamazioa aurkezteko.

Atzerritik bozka dezakete, orobat, Espainian bizi diren espainiarren hautesle-erroldan (CER) inskribatuta dauden eta jarraian aipatzen diren hauteskunde-prozesuen deialdia egindakoan atzerrian aldi baterako dauden hautesleek, baldin eta bozketaren egunera arte egoera horretan egotea aurreikusten badute.

 

  - Diputatu eta senatarirako hauteskundeak,

  - Udal-hauteskundeak,

  - Autonomia-erkidegoko hauteskundeak,

  - Europako Parlamenturako diputatuak.

Horretarako, atzerritik sufragio-eskubidea erabiltzeko dokumentazioa eskatu beharko diote kasuan kasuko Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzari, ez-egoiliar gisa ageri diren kontsuletxeko bulegoaren bitartez, beranduenez aipatu hauteskunde-prozesuaren deialdiaren ondorengo hogeita bosgarren eguna baino lehen.

Atzerritik bozkatzeko dokumentazioa jasotakoan, hautesleak posta ziurtatu bidez helaraziko du bere botoa dagokion hauteskunde-mahaira, hauteskunde-data baino hiru egun lehenago beranduenez.





Twitter@MAECgob

  • 05 abu. @MAECgob * 📅 ¡La convocatoria anual de #subvenciones de #Innovación para el #Desarrollo de la @AECID_es sigue abierta hasta el… https://t.co/aW7Fs2vmQY
  • 04 abu. @MAECgob * El Gobierno de #España se solidariza con el pueblo y las autoridades de #Líbano, desea una pronta recuperación a lo… https://t.co/xF4QhI6gs0
  • 04 abu. @MAECgob * La ministra @AranchaGlezLaya ha mantenido hoy una conversación con su homólogo de #Egipto, Sameh Shoukry. Ambos h… https://t.co/6flBB4kzNV
  • 04 abu. @MAECgob * #NdP: La ministra @AranchaGlezLaya ha entregado en el Palacio de Viana de #Madrid la condecoración de Isabel la Cat… https://t.co/s8xRNO8PKp
  • 04 abu. @MAECgob * 🎥La ministra @AranchaGlezLaya ha agradecido al canciller Bustillo el haber defendido los intereses de su país "tend… https://t.co/65qczIZldV
  • 04 abu. @MAECgob * Tras la ceremonia de condecoración, los ministros dialogaron sobre la evolución del #COVID19 en #AméricaLatina, el… https://t.co/UCbkNuA4Hd
  • 04 abu. @MAECgob * La ministra @AranchaGlezLaya ha entregado al canciller de #Uruguay, Francisco Bustillo, la Gran Cruz de la Orden de… https://t.co/4fgdNDGEia
  • 04 abu. @MAECgob * ✈️🚫Restricciones a los viajes de ciudadanos provenientes de #España ⤵️ ℹ️ Consulta en nuestra web la lista actuali… https://t.co/j84yBSOjvz
  • 04 abu. @MAECgob * #España está firmemente comprometida con la lucha contra la #desinformación, una de las principales amenazas a la… https://t.co/i9apllgiTC
  • 04 abu. @MAECgob * 🤔 Estás planificando tus vacaciones de verano por #Europa y te preguntas... 🏖️ ¿Están abiertas las playas en mi pa… https://t.co/igPFs2K8na
  • 04 abu. @MAECgob * La pandemia del #COVID19 ha provocado una situación de incertidumbre en lo que respecta a: 🛂 #Fronteras 😷… https://t.co/ec8wGjWQW7
  • 03 abu. @MAECgob * La ministra @AranchaGlezLaya ha mantenido una conversación con el nuevo canciller de #Chile, @allamand, al que ha d… https://t.co/1PBRiP5ln3
  • 03 abu. @MAECgob * La ministra @AranchaGlezLaya ha mantenido una conversación con su homóloga de #Kenia, Raychelle Omamo, sobre los es… https://t.co/y7opLgmxI2
  • 03 abu. @MAECgob * La ministra @AranchaGlezLaya ha mantenido hoy una conversación con su homólogo de #ArabiaSaudí, @FaisalbinFarhan.… https://t.co/N0jpAGTlcj
  • 03 abu. @MAECgob * ✈️🚫Restricciones a los viajes de ciudadanos provenientes de #España ⤵️ ℹ️ Consulta en nuestra web la lista actuali… https://t.co/2v7k9PFwNB

Nabarmenduak

  • Inscríbete en el Registro de Viajeros
  • Recomendaciones de Viaje
  • Fichas por país
  • Información para candidatos
  • Inscríbete en convocatorias UE
  • Búsqueda de puestos vacantes
  • Convocatorias en la UE
  • Atlas Redes Sociales
  • Embajadas y Consulados
  • Sede Electrónica
  • Página de Participación Ciudadana
  • Página Portal de Transparencia
  • Sede Palacio de Santa Cruz
    Plaza de la Provincia, 1
    28012 MADRID
    Tel: +34 91 379 97 00
  • Sede Palacio de Viana
    Duque de Rivas, 1
    28071 MADRID
    Tel: +34 91 379 97 00
  • Sede Torres Ágora
    Serrano Galvache, 26
    28033 MADRID
    Tel: +34 91 379 97 00
  • Sede Pechuán
    C/ Pechuán, 1
    28002 MADRID
    Tel: +34 91 379 17 00
  • AECID
    Avda. Reyes Católicos, 4
    28040 MADRID
    Tel: +34 91 583 81 00 / 01
    Fax: +34 91 583 83 10 / 11
Gobierno de España
©Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación
Portal gestionado por la Dirección General de Comunicación, Diplomacia Pública y Redes
Premio Ciudadanía 2016
Premio Ciudadanía 2016