Pasaportea eta beste dokumentu batzuk

Kontsulatuen bitartez izapidetu ahal diren dokumentuak: pasaportea, bizi-ziurtagiria, Bizileku-ziurtagiria, Baja Kontsularra eta Espainian NANa eskuratu edo berritzeko beharrezko ziurtagiriak.

2018/11/15
Pasaportea
Espainiako bulego kontsularretako Matrikula Erregistroan izena eman duten eta atzerrian bizi diren espainiarrek Espainiako pasaportea eskuratzeko eta berritzeko eskubidea dute.
 
Pasaportea bizitokian izapidetu behar bada ere, aldi baterako atzerrian dauden herritar espainiarrek pasaportea bulego kontsularretan eskatu ahal izango dute honako kasu hauetan:
  • Galera edo lapurreta kasuan
  • Iraungi bada
  • Iraungitze-data hurbil badago
  • Hondatuta badago
  • Orri zuririk gelditzen ez bazaizkio
 
Pasaportea igor dadin, eskatzaileak dokumentu hauetako bat aurkeztu beharko du: indarrean dagoen jatorrizko NANa, ordezkatu beharreko pasaportea edo hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Adierazitako dokumenturik izan ezean, bulego kontsularrak agintaritza nagusiarekin kontsultatuko du eta eskatzailearen nortasuna eta herritartasun espainiarra egiaztatutakoan, pasaportea igorriko du; hala ere, gehienez 3 hilabeteko indarraldia ezarri ahal izango da.
 
Egoera larrietan itzuli ahal izateko, bulego kontsularrak Espainiara joateko soilik balio duen baimena igor dezake.
 
Adin txikikoen eta pertsona ezgaituen pasaportearen igorpena eskatuz gero, haien guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren baimena aurkeztu beharko da.
 
Ohar garrantzitsua:
Uztailaren 11ko 896/2003 Errege Dekretua aldatzen duen ekainaren 6ko 411/2014 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik, guraso-ahala edo tutoretzaren menpe dauden pertsonek pasaportea eskuratzeko pertsona edo organo eskudunaren berariazko baimena edo, halakorik ez balego, organo judizial eskudunaren baimena beharko dute.
 
Adin txikikoek haien guraso-ahala edo tutoretza duten pertsonarekin egon behar dute une oro. Pertsona horrek haren nortasuna (NANaren bitartez espainiarrek edo bizileku-txartel edota pasaportearen bitartez egoiliarrek), ahaidetasuna edo tutoretzaren esleipena egiaztatu beharko du hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiri, familia-liburu, egoera hori esleitu dion ebazpen judizial edo administratibo edota tutore edo guraso-ahalmenaren titularraren gaitasuna bermatzen duen beste edozein dokumenturen bitartez.
 
Europar Batasuneko herrialdeetara edo Espainiarekin hitzarmenen bat izenpetu duten herrialdeetara joateko indarrean dagoen NANa besterik ez da behar.
 
Pasaportearen eskaerarekin batera, Bulego Kontsularrak emandako inprimakiarekin 32 X 26 milimetroko argazki bat aurkeztu beharko da. Argazkiaren atzealdeak zuria eta lisoa behar du izan, aurrez egina, beira iluneko betaurrekorik gabe eta pertsonaren identifikazioa eragotzi dezakeen beste edozein elementurik gabe.
 
Interesdunak aurreko pasaportea galdu edo lapurtu badiote, Bulego Kontsularrean sinatutako aitorpen bat gauzatu beharko du.
 
Beharrezkoa izango da hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria sei hilabeteko aurrerapenarekin igorri izana eta hau aurkeztea nahitaezkoa izango da eskatzailearen herritartasunari buruzko zalantzak baleude. Hitzez hitzeko ziurtagiriak dokumentu hau eskuratzeko xedearekin soilik igorri dela adierazi beharko du.
 
NANa eskuratu edo berritzeko izapideak
NANa Espainian soilik eskuratu edo berritu ahal izango da, interesdunak aurrez aurre izapidetu beharko du Polizia Nazionalaren igorpen guneetan.
 
Erregistro Zibil Kontsularretan NANa izapidetzeko hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria eska daiteke, baita Espainian NANa eskuratzeko interesdunak aurkeztu beharreko atzerriko helbidea egiaztatzen duen ziurtagiria ere.

NANa Espainiako edozein dokumentazio Bulegotan entregatuko zaio interesdunari.
 
Nortasun Agiri Nazionalari buruzko informazio gehiago lortu nahi izanez gero, jo webgune honetara: http://www.dnielectronico.es/PortalDNIe/.
 
IFZ eta sinadura elektronikoko ziurtagiria eskuratzeko izapideak
Atzerrian bizi diren pertsona fisiko eta juridikoek Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) lor dezakete Espainiak munduan zehar duen edozein bulego kontsularretan. Zerga Administrazioko Estatu Agentziak eta MAECek elkarlanean antolatu eta gaitu duten prozedura honek Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren sinadura elektronikoko ziurtagiria eskatzea ahalbidetzen du.
 
Neurri hori, zehazki honako hauei dagokie: ‘L’ motako IFZ eskatzaileei (atzerrian bizi diren eta Nortasun Agiri Nazionala izatera behartuta ez dauden espainiarrak), ‘M’ motakoei (espainiar herritartasuna ez duten pertsonak eta aldi baterako zein era iraunkorrean Atzerritarraren Identifikazio-zenbakia ez dutenak) eta ‘N’ motakoei (egoiliarrak ez diren eta Espainian kokapen iraunkorrik ez duten pertsona juridikoak eta erakundeak).
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu izapidea gauzatu nahi duzun atal kontsularraren eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren webguneak.
 
Bizi- eta egoera-ziurtagiriak
Kontsulatuetako Erregistro Zibiletan bizi- eta egoera-ziurtagiriak eskura daitezke.
 
Bizileku-ziurtagiriak eta Baja Kontsularra
Bizileku-ziurtagiria: Kontsulatuetan edo Atzerrian dauden Espainiarrei buruzko gaietarako eta Kontsulatu eta Migrazio-gaietarako Zuzendaritza Nagusian eska daiteke herritar espainiarrek Matrikula Kontsularreko Erregistroan izena eman dutela adierazten duen dokumentua NANa eskuratu edo berritzeko, banku-izapideak aurrera eramateko, etab.
 
Baja Kontsularra: Bestalde, herritar espainiar batek Matrikula Kontsularreko Erregistrotik baja eman duela egiaztatzen duen dokumentua ere eska daiteke, Espainiara bueltatu edota beste herrialde batera lekualdatu nahi izanez gero. Herritar espainiarrek Espainiara bueltatzean dokumentu hori ez badute, lehen aipatutako Zuzendaritza Nagusian ere eska dezakete.
 
Nazionalitatea: informazio garrantzitsua atzerrian bizi direnentzat:
GOGOAN IZAN, Kode Zibilaren 24. artikuluko 1. atalaren arabera, emantzipatuek espainiar nazionalitatea galduko dutela baldin eta atzerrian ohiko bizilekua izan eta borondatez beste nazionalitate bat eskuratzen badute edo modu esklusiboan erabiltzen badute emantzipazioaren aurretik eratxiki izan zaien atzerriko nazionalitatea. Galera hiru urte igarotakoan gertatuko da, hurrenez hurren, atzerriko nazionalitatea eskuratu zenetik edo emantzipaziotik zenbatuta. Hala ere, interesdunek aukera dute espainiar nazionalitatea ez galtzeko baldin eta aipatu nazionalitateari eutsi nahi diotela aitortzen badiote Erregistro Zibileko arduradunari, adierazitako epean.

24. artikuluaren 3. atalean ezarritakoari jarraikiz, bestalde, atzerrian jaio eta bizi arren espainiar nazionalitatea badute, aita edo ama espainiarra izateagatik (guraso hori ere atzerrian jaio arren), eta bizi diren herriko legeek bertako nazionalitatea ematen dietenean, espainiar nazionalitatea galduko dute beti, hiru urteko epean (adin-nagusitasuna edo emantzipazioa lortzen dutenetik zenbatzen hasita) ez badiote Erregistro Zibileko arduradunari adierazten nazionalitate horri eusteko borondatea dutela.

Kontuan izan aurreko informazioa. Aipatutako egoeraren batean bazaude, eskatu informazioa zure Kontsuletxe edo Kontsulatu-sailari, kasuan-kasuan, espainiar nazionalitateari eusteko.

Nabarmenduak

  • Inscríbete en el Registro de Viajeros
  • Recomendaciones de Viaje
  • Fichas por país

Twitter@MAECgob

  • 29 uzt. @MAECgob * El @MAECgob, @JosepBorrellF, y la Administradora Provisional Única de @rtve, Rosa María Mateo, han firmado un Proto… https://t.co/CCulGBVG7u
  • 29 uzt. @MAECgob * ¿Estas #vacaciones viajas al exterior? ¡Mucho cuidado en los medios de #transporte y lugares como #aeropuertos! 📦… https://t.co/Td7D3W97PI
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @WFP_es: @WFP_UNHAS @ONU_es @WFP_WAfrica @WFPLogistics En 2018, @WFP_UNHAS en #Malí transportó a 1️⃣0️⃣.2️⃣0️⃣4️⃣ pasajeros pertenecient…
  • 29 uzt. @MAECgob * @AECID_es @el_BID 💡El programa persigue la universalización sostenible del acceso al servicio eléctrico en zonas ru… https://t.co/6XaMokHGiv
  • 29 uzt. @MAECgob * El Fondo para la Promoción del #Desarrollo (#FONPRODE) de @AECID_es financiará con un crédito de 20 M$ el Programa… https://t.co/rev1bele97
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @CienciaGob: 🌍 El @sepiegob ha adjudicado más de 31,1 millones de euros para proyectos #ErasmusPlus de innovación e intercambio de buena…
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @AECID_es: ¿Sabes cuál es el papel de la @CooperacionESP en América Latina y Caribe en cuanto a género? A través del #FCAS intervenimo…
  • 29 uzt. @MAECgob * La Fundación @MujeresxAfrica convoca la 5.ª edición de su programa de #becas "#EllasInvestigan" dirigido a… https://t.co/JQjpWpZmOC
  • 29 uzt. @MAECgob * #FelizLunes Esta semana la agenda de @JosepBorrellF incluye encuentros con el coordinador antiterrorista de la #UE… https://t.co/5l5c3cAyIw
  • 28 uzt. @MAECgob * 🚘 Si este #verano vas a #conducir en el extranjero, ¡infórmate sobre la normativa en tu país de destino! 🤔 ¿Necesi… https://t.co/SYOmiBCTl2
  • 28 uzt. @MAECgob * 🇬🇧🇪🇺🇪🇸 ¿Cómo prepararse ante el #Brexit? 📲Consulta el portal "Preparados para el Brexit" para conocer toda la actu… https://t.co/mY7sXXhmsp
  • 27 uzt. @MAECgob * RT @InstCervantes: ⚡️ El Instituto ha celebrado esta semana su Reunión Anual de Directores: #SanLorenzodeElEscorialIC En la cita ha marcado…
  • 27 uzt. @MAECgob * 🕹️ ¿Este #verano viajas al exterior y quieres llevar tu #dron? Recuerda: ¡no siempre está permitido! ✈️ Consulta c… https://t.co/ahS5AenMFC
  • 27 uzt. @MAECgob * ¿Conoces a los ganadores de la #YoungFilmmakersCompetition de la #UE 🇪🇺? 🎥 Cinco jóvenes cineastas, entre ellos el… https://t.co/M8kkW9rASQ
  • 27 uzt. @MAECgob * #Comunicado: El Gobierno de #España lamenta el fallecimiento del Cardenal Jaime Ortega y desea trasladar sus condol… https://t.co/3oJlXg2aO5
  • Cuenta de Twitter del Ministerio en Inglés
  • Blog del Ministerio
  • ATLAS
  • Página de Participación Ciudadana
  • Página Portal de Transparencia
  • MAEUEC / Sede Palacio de Santa Cruz
    Plaza de la Provincia, 1
    28012 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Palacio de Viana
    Duque de Rivas, 1
    28071 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Torres Ágora
    Serrano Galvache, 26
    28033 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • AECID
    Avda. Reyes Católicos, 4
    28040 MADRID
    Tfno: 91 583 81 00 / 01
    Fax: 91 583 83 10 / 11
  • Dirección General de Españoles en el Exterior y de Asuntos Consulares
    C/ Pechuán, 1
    28002 MADRID
    Tfno: 91 379 17 00
Gobierno de España
©Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación
Portal gestionado por la Dirección General de Comunicación e Información Diplomática
Premio Ciudadanía 2016
Premio Ciudadanía 2016