Kontsuletxeetako beste zerbitzu batzuk

Las Bulego Kontsularrek ere notarioaren eginkizunak bete ditzakete, baita norbait non den ikertzen lagundu, Espainiara gorpuak edo gorpuzkinak lekuz aldatzeari buruz informatu, zigor-aurrerakinen ziurtagiria igorri, gidabaimena berritu eta PFEZ zein Ondarearen gaineko Zerga aitorpenak telematikoki aurkeztu ere.

Notarioaren eginkizunak

Karrerako Bulego Kontsularrek eta Espainiak atzerrian dituen Enbaxaden Kontsulatu Sailek notarioaren eginkizunak betetzen dituzte, indarrean dagoen legedian ezarritakoari jarraikiz (1963ko apirilaren 24ko Kontsul Harremanei buruzko Vienako Hitzarmeneko 5.f artikulua; Kode Zibileko 11. eta 734. artikuluak; 1944ko ekainaren 2ko Notariotzaren Antolakuntza eta Erregimenari buruzko Araudiaren III. eranskina).

 

Kontsulatu Saila duten Enbaxadetan, kontsulatu gaien arduradunak betetzen ditu normalean notarioaren eginkizunak, eta hura ez dagoenean, misioko buruak izendatzen duen funtzionario diplomatikoak.

 

Karrerako Kontsulatuetan, bulegoko arduradunak betetzen ditu notarioaren eginkizunak, eta hark esku eman diezaioke kontsul ondokoari edo kontsulari berari.

 

Ezin da Enbaxada zein Kontsulatuko kantzilerra eskuordetu, ordea.

 

Ohorezko Kontsulatuek ezin dituzte eginkizun horiek bete.

 

Notarioaren eginkizunak betetzeak fede publikoa eskatzen du, hau da, notario batek Espainian egingo lukeen bezala egingo dela ziur izatea. Ezin da ahaztu normalean Kontsulak betetzen dituen notarioaren eginkizunak ez direla aintzatesten Estatu hartzailean. Hortaz, eginkizun horiek kontsularen esku-hartzea eragin duen arrazoia Espainian dagoenean edo Espainiarekin zerikusia duten egoera juridiko-pribatuetan eragina duenean soilik justifikatzen dira, edota interesdunek kontsularen nazionalitate bera badute (hau da, espainiarrak badira).

 

Zehazki, legeak jarduteko gaitasuna ematen die atzerrian dauden Espainiako kontsulei honako egoera hauetan:

 

• Hiritar espainiarrek edo atzerritarrek emandako notario-ahalordeak baimentzea, ordezkariak mandatua, hau da, Zuzenbideak onartzen duen edozein jarduera, Espainian egingo duenean. Kontsulek baimentzen duten Tresna ohikoenetako bat da.

 • Testamentu ireki zein itxia baimentzea. Printzipioz, hiritar espainiarrek soilik helaraz diezaiokete kontsulari (Kode Zibileko 734. artikulua). Espainian dauden ondasunak testamentu bidez jaso nahi dituzten biztanle atzerritarrek, tokian tokiko notario batengana jo beharko dute, ahal bada. Kasuaren arabera, gaitasun-iritzi egokia eman dezake, testamentugilearen lege pertsonalari jarraikiz.

 • Agerkari publikoak baimentzea.  

• Aktak igortzea (izate-, erreferentzia-, nabaritasun- eta gordailu-aktak, besteak beste).

• Dokumentuen kopiak ikusita horien egiazkotasuna aitortzea, indarrean dauden legeak aitortzea eta sinaduren legitimazioa aitortzea.

 

Norbait non den

Espainiako Kontsulatuek atzerrian diren biztanle espainiarrak bilatzen lagundu dezakete, eskura dagoen informazioa abiapuntu izanik, betiere bilatzen ari diren pertsonak Kontsulatuko Matrikula Erregistroan izena emanda badu.

 

Era berean, Espainian bizi diren pertsona nazionalak bilatzeko eskaerak aurkeztu ahal dira Bulego Kontsularretan. Atzerrian dauden Espainiarrei buruzko Gaietarako eta Kontsuletxe- eta Migrazio-gaietarako Zuzendaritza Nagusian bideratuko dira.

 

Bi kasuetan ere, bilatzen ari den pertsona horren kokalekuari buruzko datuak, pertsona horrek baimena ematen badu soilik emango dira.

 

Biztanle espainiarren heriotza atzerrian eta gorpuak edo gorpuzkinak Espainiara lekuz aldatzea
Enbaxadak edo Kontsulatuak atzerrian biztanle espainiar baten heriotzaren berri duenean, gertuko senideekin harremanetan jartzen saiatuko da berria emateko, izapideekin laguntzeko eta behar duten informazio guztia emateko.

 

Nazionalitate espainiarra duen senide bat atzerrian hil dela jakitekotan, dagokion Enbaxada edo Kontsulatuarekin harremanetan jarri beharko da, edota Babes eta Laguntza Kontsularrerako Zuzendariordetza Nagusiarekin, Kanpo Arazoetako eta Kooperazio Ministerioaren menpekoa (telefono-zenbakiak: 91 379 17 00/ 91 379 16 10).

 

Une horretatik aurrera, hildakoaren senideek soilik erabakiko dute zein jarduera eta izapide egin.

 

Gorpua aberriratzea (familiak soilik erabaki dezake) prozesu neketsu eta konplexua da, osasunari eta segurtasunari dagokienez nazioarteko araudiek ezarritako eskakizunak direla eta.

 

Enbaxadak edo Kontsulatuak, hildakoaren senideek hala eskatzen badute, honako jarduera hauek burutu ahal izango ditu:

    1. Tokian tokiko ehorztetxeekin harremanetan jarri, kostuaren eta aukeren berri eman dezaten: ehorzketa bertan egitea, errausketa bertan egitea edo gorpua Espainiara lekuz aldatzea (errautsak edo hilkutxa garraiatzea).
    2. Tokiko erakundeen aurrean izapide guztiak egin, eta hildakoaren gorpua edo errautsak lekuz aldatzea baimentzeko behar den dokumentazio guztia eman.
    3. Enbaxadak edo Kontsulatuak hildakoaren heriotza erregistratuko du Erregistro Zibil kontsularrean.
    4. Biztanle espainiar bat atzerrian hil denean eta heriotzaren inguruko zalantzak edo egoera susmagarriak daudenean, Enbaxadek eta Kontsulatuek tokian tokiko sistema polizial eta judizialari buruz informatu ahal izango dute, eta interesdunari abokatuen zerrenda bat eman ere bai (abokatu baten laguntza nahi izanez gero), batez ere agintariek hirugarren pertsonek (erakunde kontsularrek barne) jazoera kriminalen ikerketan esku-hartzea onartzen ez duten herrialdeetan.

 

Hala ere, badaude Enbaxadak eta Kontsulatuak burutu ezin dituzten zenbait jarduera:

    1. Enbaxadek eta Kontsulatuek ezin dute heriotza gertatu den herrialdeko agintariei dagozkien izapideak arindu edo bizkortu. Herrialde bakoitzean gorpuzkinak tratatu eta lekuz aldatzeko prozedurak desberdinak direlako gertatzen da hori. Gauzak horrela, kasu batzuetan ezin izango da gorpua baltsamatu  baltsamatu edo erraustu.
    2. Enbaxadak eta Kontsulatuak ezingo ditu heriotzaren ondorioz sortzen diren kostuak ordaindu. Senideek ordaindu behar dituzte ehorzketaren edo errausketaren kostuak. Era berean, ez da ordainduko gorpua Espainiara eramateagatik sortzen diren kostuak. Hortaz, atzerrira bidaiatzean, bertan ehorztearen edo errausketaren kostua eta, nahi bada, gorpuzkinak Espainiara eramatearen kostuak estaltzen duen aseguru bat kontratatzeak duen garrantzia azpimarratzen da, leku aldaketa horiek garestiak dira eta.
    3. Kanpo Arazoetako eta Kooperazio Ministerioak, badakienez izapide horiek egitea konplexua eta garestia dela, bidaian zehar gerta litekeen heriotza estaltzen duen aseguru bat kontratatzea gomendatzen die atzerrira bidaiatzen diren espainiarrei. 

       

Aurrekari penalen ziurtagiria

Dokumentu honekin aurrekari penalik ez duela edo, kasu batzuetan, halakoak badirela froga dezake pertsona batek. Atzerrian bizi diren espainiarrek bi era dituzte dokumentu hori eskuratzeko:

 

- Posta bidez, Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralari eskaera zuzenduta. Prozedura horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu zuzenean Justizia Ministerioari.  

 

- Bulego Kontsularraren bitartez. Horretarako, NAN edo pasaportea aurkeztu, eskaera-inprimakia bete eta Espainian, Justizia Ministerioaren Herritarren Arretarako Bulego Nagusian  (C/ de la Bolsa 8, 28012 – Madril) edo lurralde kudeatzailetako batean ziurtagiria jasoko duen pertsona izendatu behar da. Edonola ere, dokumentua ezin da bulego kontsularrean igorri.

 

Biztanle espainiar bat atzerrian atxilotzen badute, espetxea bere mugapean duen Kontsulatuak bideratuko du aurrekari penalen ziurtagiriaren eskaera.

 

Nazionalitate espainiarra ez den nazionalitatea duten pertsonek ezingo dute ziurtagiri hau Espainiako Enbaxada edo Kontsulatuetan eskatu. Horren ordez, Espainian ziurtatuta dauden beren herrialdeko ordezkari diplomatikoen bidez eskatu beharko dute.

 

Gidabaimena berritzea

Gure herrialdean gidabaimena eskuratu ondoren Europar Batasunetik kanpo bizi eta gidabaimena berritu nahi duten pertsonek, dagokion Espainiako Kontsulatura jo beharko dute eta dokumentazio hau aurkeztu: 

- Argazki-taloia (dohainik eskura daiteke Kontsulatuan).

- Txartel tamainako bi argazki (32 x 26 mm).

- Gaitasun psikofisikoaren txostena, zentro baimendu batek igorria, argazkiarekin, kontsulatuaren oniritziarekin eta gaztelaniara itzulita.

- Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) ezarritako tasak ordaindu izanaren frogagiria, banku-transferentzia bidez, DGTak esteka honetan ezarritakoari jarraikiz

70 urtetik gorako pertsonak tasak ordaintzetik salbuetsita daude.

 

PFEZ eta Ondarearen gaineko Zerga aitorpenen aurkezpen telematikoa

Egun, aukera dago atzerrian egonda PFEZ, Ondarearen gaineko Zerga eta zerga-araudiak eskatzen dituen beste zergen aitorpenak Internet bidez aurkezteko..
 
Horretarako, ezinbestekoa da herri-administrazioen bidez izapideak egiteko ziurtagiri elektronikoa izatea. Ziurtagiri hori ez baduzu, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxearen (FNMT-RCM) bidez eska dezakezu. Zure nortasuna frogatze aldera, zure Bulego Kontsularrera jo behar duzu  (ZIURTAGIRI ELEKTRONIKOA ESKATZEKO ARGIBIDEAK.pdf).

Aitorpenak telematikoki aurkezteko beharrezkoa den informazio guztia Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren bitartez eskuratzea gomendatzen die Kanpo Arazoetako eta Kooperazio Ministerioak interesdunei, hura baita erakunde arduraduna.

Nabarmenduak

  • Inscríbete en el Registro de Viajeros
  • Recomendaciones de Viaje
  • Fichas por país

Twitter@MAECgob

  • 06 abe. @MAECgob * RT @sanchezcastejon: Hoy miles de personas salen a las calles de Madrid en la #MarchaPorElClima, un llamamiento a la acción urgente de los…
  • 06 abe. @MAECgob * RT @CasaAsia: Hoy se ha inaugurado el #ASEMFest 2019 en el @BOZARbrussels de Bélgica con la actuación de: “Saiyuki, Journey to the West”, u…
  • 06 abe. @MAECgob * RT @SpainOSCE: @SEAEXValenzuela participa en evento paralelo de juventud @Slovakia_OSCE junto @gremingerosce promocionando #perspectives20…
  • 06 abe. @MAECgob * 🌎💚 Encuentro en la #COP25 con la participación de @AECID_es, investigadores del @IHCantabria @unican, y representan… https://t.co/vFwyhNUAgy
  • 06 abe. @MAECgob * #NdeP: El @SEAEXValenzuela ha participado en #Bratislava en el Consejo Ministerial de la @OSCE #OSCEMC19, y ha reit… https://t.co/8MaxeOmhHM
  • 06 abe. @MAECgob * La @AECID_es activa el convenio de emergencias con @_CARITAS para una intervención de urgencia en #Mali 🇲🇱 por 150… https://t.co/r1V6cEqSWA
  • 06 abe. @MAECgob * 🌊 Entre 1901 y 2010, el nivel del mar ha ascendido 19 centímetros 🏖️ ¡Debemos atajar la #EmergenciaClimática antes… https://t.co/mrP15wm9MJ
  • 06 abe. @MAECgob * ¿Eres #periodista y te interesa la temática del #CambioClimático? ¡No te pierdas el evento organizado por el progr… https://t.co/QCaOPp6mWX
  • 06 abe. @MAECgob * Los #ODS de la #Agenda2030 guían los esfuerzos del @MAECgob por una acción exterior más #sostenible. 🔎 Explora cóm… https://t.co/Hg5wcRwEoS
  • 06 abe. @MAECgob * ¡Feliz #DíadelaConstitución! ¿Sabías que la #ConstituciónEspañola es una de las más jóvenes y modernas del mundo?… https://t.co/8jj2m7lO0v
  • 05 abe. @MAECgob * La @AECID_es realiza una aportación de 25.000 € al llamamiento de emergencia realizado por la @ifrc para ayudar a… https://t.co/OCMiMiFPiI
  • 05 abe. @MAECgob * RT @SEAEXValenzuela: Participo en el XXVI Consejo Ministerial @osce. #España comprometida con la #seguridad, la #cooperación europea y la p…
  • 05 abe. @MAECgob * 🇲🇷 España ha recibido con consternación la noticia del naufragio a la altura de #Nuadibú en el que han perdido la v… https://t.co/RrKvUeesJi
  • 05 abe. @MAECgob * RT @CooperacionESP: #Newsletter 🚀Lanzado el último Boletín Informativo de la @CooperacionESP del año #2019. Consúltalo aquí 👉 https://t.co
  • 05 abe. @MAECgob * RT @AECID_es: Encuentro "La gestión de riesgos en el contexto de cambio climático" con la participación de la #AECID #COP25 🗓️ 06/12 🕖…
  • Cuenta de Twitter del Ministerio en Inglés
  • Blog del Ministerio
  • ATLAS
  • Página de Participación Ciudadana
  • Página Portal de Transparencia
  • MAUC / Sede Palacio de Santa Cruz
    Plaza de la Provincia, 1
    28012 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAUC / Sede Palacio de Viana
    Duque de Rivas, 1
    28071 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAUC / Sede Torres Ágora
    Serrano Galvache, 26
    28033 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • AECID
    Avda. Reyes Católicos, 4
    28040 MADRID
    Tfno: 91 583 81 00 / 01
    Fax: 91 583 83 10 / 11
  • Dirección General de Españoles en el Exterior y de Asuntos Consulares
    C/ Pechuán, 1
    28002 MADRID
    Tfno: 91 379 17 00
Gobierno de España
©Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación
Portal gestionado por la Dirección General de Comunicación e Información Diplomática
Premio Ciudadanía 2016
Premio Ciudadanía 2016