consejos de residentes
Egoiliarren Kontseilua atzerrian
Espainiako Egoiliarren Kontseiluak (aurrerantzean, CREak) bulego kontsularren organo aholku-emaileak dira, eta multzo horretan sartzen dira bai Kontsulatu Nagusiak bai Enbaxadetako Kontsulatu Sailak. Aholkuak ematen dituzte beren mugapean bizi diren biztanle espainiarrentzako interesgarriak diren gaien inguruan. Komunitatea osatzen duten biztanle espainiarren eskubide zibilen eta laneko eskubideen gainean, hezkuntza jardueretan eta jarduera sozial zein kulturaletan lan egiten dute, eta biztanle horiek Espainiako bizitza politikoan duten parte-hartzearen gainean ere bai.
2016/09/27

• Espainiako Egoiliarren Kontseiluak 2016 sortzeko edo berritzeko hauteskundeak:
Araudi aplikagarria betez, 2016ko irailean eta 2017ko martxoan hauteskundeak egin dira, lehen eta bigarren deialdia hurrenez hurren, hainbat barruti kontsularretan Espainiako Egoiliarren Kontseiluak sortzeko edo berritzeko.
 
Hauteskunde horien ondorioz, Espainiako Egoiliarren Kontseiluak sortu dira honako barruti hauetan: Amsterdam, Asunción, Bahía Blanca, Brusela, Buenos Aires, Canberra, Caracas, Kordoba, Dublin, Edinburgo, Stockholm, Genova, Geneva, Guadalajara, Guatemala, Habana, La Paz, Lima, Managua, Melbourne, Mendoza, Mexiko, Monterrey, Montevideo, Montpellier, Montreal, New York, Quito, Rio de Janeiro, Roma, Rosario, Salvador de Bahía, San Jose de Costa Rica, Santa Cruz de la Sierra, Santo Domingo, Txileko Santiago, Sao Paulo, Washington eta Zürich.
 

1960.2009 ERREGE-DEKRETUA, abenduaren 18koa, zeinen bitartez atzerrian bizi diren Espainiako Egoiliarren Kontseiluak arautzen diren.pdf  
 

CRE-en arauketa
CREak urriaren 30eko 1339/1987 Errege Dekretuaren bidez sortu ziren (262. BOE, 1987ko azaroaren 2koa), atzerrian bizi diren biztanle espainiarren partaidetza instituzionalerako bideei buruzkoa. 1988ko otsailaren 23ko Kanpo Arazoetako Ministerioaren agindu baten bidez garatu zen (53. BOE, 1988ko martxoaren 2koa), zeinen bidez atzerrian bizi diren Espainiako Egoiliarren Kontseiluen eraketa, eginkizunak, hautaketa eta funtzionamendua arautzen diren. Atzerrian diren Herritar Espainiarren Estatutuari buruzko abenduaren 14ko 4/2006 Legea aldarrikatu zen arte (299. BOE, 2006ko abenduaren 15ekoa), ez zuten lege-aitorpenik. Egun, aipatu legearen 9., 12. eta 13. artikuluek eta abenduaren 18ko 1960/2009 errege-dekretuak arautzen dituzte (2. BOE, 2010eko urtarrilaren 2koa).
 
Funtzioak, osaera eta bilerak
CRE-ek Bulego Kontsularreko buruari aholkuak emateko zeregina dute. Horretarako, Espainiako komunitatearen kezkak helarazten dizkio, herritarrentzako arreta hobetzen lagunduko duten neurriak proposatzen dituzte, eta atzerrian dauden espainiarrentzako bide bat dira, Espainiako administrazio publikoek hartzen dituzten eta haiei eragiten dizkieten neurrien berri izan dezaten eta haien arazoak helarazi ahal izan ditzaten.
 
CRE bat egon daiteke atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (aurrerantzean, AEHE) 1200 boto-emaile baino gehiago inskribatuta dituzten mugapen kontsularretan.
 
Zazpi, hamaika edo hamabost kide dituzte, mugapen kontsularreko espainiarren komunitatearen tamainaren arabera (berrogei mila pertsona baino gutxiago, berrogei mila eta bat eta laurogei mila pertsona bitartean, edo laurogei mila pertsona baino gehiago hurrenez hurren).
 
Mugapen kontsularrean bizi eta AEHEn inskribatuta dauden biztanle espainiarrek dute botoa emateko eskubidea.
 
Hautagarriak dira hautagaitza aurkezteko epea iraungi baino lehen AEHEn inskribatuta dauden biztanle espainiarrak. Bulego Kontsularreko buruak hauteskundeen deialdia egin eta gero, bi hilabeteko epea egongo da hautagaitzak aurkezteko, gutxieneko boto-emaile kopuru baten sinadura izan beharko dutenak.
 
Hauteskundeetarako izendatutako hauteskunde batzordeak prozesuaren inpartzialtasuna eta objektibotasuna bermatzen ditu. Bulego Kontsularreko burua da batzordearen burua, eta barruti kontsularreko erakunde edo zentroek aukeratutako hautagai eta kideen zerrenden ordezkariek osatzen dute. Besteak beste, hauteskunde batzordeak zeregin hauek ditu: aurkeztutako zerrendak onargarriak diren ala ez egiaztatzea; mahaikideak aukeratzea; hauteskunde-eguna ezartzea eta hauteskundeetan zehar dauden zalantza guztiak argitzea. Zerrendarik aurkeztu ez bada, Bulego Kontsularreko buruak deialdia deuseztatu eta deialdi berria egingo du sei hilabete igaro ondoren.
 
Botoa zuzena, pertsonala eta isilpekoa da, eta aurrez aurre zein posta bidez eman daiteke. Botoa posta bidez helarazteko, Bulego Kontsularrera joan behar da aurrerapen nahikoarekin. Kontsulatu Nagusiak eskatzaileak boto-emaile izaera duen ala ez eta bere nortasuna egiaztatzen ditu, eta etxera bidaliko dio botoa emateko dokumentazioa. Aurrez aurreko botoa mahaian ematen da. Mahaikideak presidentea eta bi bokal dira, zozketa bidez hautatuak boto-emaileen artean. Hautagaitzako ordezkariek bi artekari izendatu ahal dituzte mahaian egoteko, hitza izango dutenak, baina botorik ez. Hauteskundeak zerrendak aurkezteko epea iraungi eta hogeita hamar eta berrogei egun baliodun artean igaro direnean egin behar dira, egun bakarrean.
 
CREko kideak izango dira ordezkaritza-sistema proportzional baten arabera hautatuak suertatzen diren pertsonak, hauteskunde zatidura aplikatuta. Hautagaitza bakarra dagoen kasuetan, bozketan (derrigorrez egin behar da) gutxienez boto-emaileen ehuneko hamarraren babesa lortzen badu bakarrik hartuko da hautatutzat.
 
Agintaldiak lau urtez iraungo du, CREa eratzen den unetik aurrera zenbatzen hasita, eta kideak berriz hauta daitezke.
 
CREa eratutzat joko da lehen aldiz biltzen denean, eta bilera hori, bulego kontsularreko buruak antolatu behar duena, hauteskundeak igaro eta hogeita hamar eguneko epean egin beharko da. Bilera horretan, CREko kideek haien artean presidentea hautatuko dute, aho batez, eta hark idazkaria izendatuko du. Gero, CREa lau hilean behin batzartuko da gutxienez, betiere bilera presidenteak antolatzen badu edo presidenteak, hiru kidek edo bulego kontsularreko buruak eskatuta. Indarrean dagoen araudiak ez du xedatzen CRE-ek bulego iraunkorrik izan behar dutenik. Nahiz eta CREko karguek soldatarik ez duten, Kanpo Arazoetako eta Kooperazio Ministerioak CRE-en funtzionamenduari lotutako gastuak aurreikusten ditu urteko aurrekontuetan, adibidez, bilerak egiteko gela baten alokairua (dohainik lortu ezin denean), bidaiatzean sortutako gastuak, ostatua eta janariak, komunikazioa eta material inbentariaezina; horrez gain, ordenagailu bat izan dezakete, CREak hala eskatzen badu.
  
Atzerrian diren Herritar Espainiarren Kontseilu Nagusia
Atzerrian diren Herritar Espainiarren Kontseilu Nagusia, Atzerrian diren Herritar Espainiarren Estatutuari buruzko abenduaren 14ko 40/2006 Legearen 10. artikuluan aurreikusita dagoena, kide anitzeko aholku organoa da, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioari atxikita dagoena honen bitartez
 
Migrazioen Zuzendaritza Nagusia
Bere helburua atzerrian bizi diren espainiarrek beren buruari eragiten dieten gaien inguruan parte hartzeko eskubidea errespetatzen dela bermatzea da, eta atzerrian bizi diren herritar espainiarrei zein itzuli diren pertsonei emandako arretari lotuta herri-administrazioen lankidetza sustatzea.
Atzerrian diren Herritar Espainiarren Kontseilu Nagusia arautzen duen otsailaren 15eko 230/2008 Errege Dekretuaren 11.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, CRE-ek hautatzen dituzte horren kontseilariak, gehienez ere berrogeita hiru, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak erabakitzen duen banaketarekin, proportzionalki (atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan inskribatuta dauden herritar espainiar kopurua kontuan hartuz), Hautesle Erroldaren Bulegoak Interneten argitaratutako azken datuen arabera.

 

Nabarmenduak

  • Inscríbete en el Registro de Viajeros
  • Recomendaciones de Viaje
  • Fichas por país

Twitter@MAECgob

  • 29 uzt. @MAECgob * El @MAECgob, @JosepBorrellF, y la Administradora Provisional Única de @rtve, Rosa María Mateo, han firmado un Proto… https://t.co/CCulGBVG7u
  • 29 uzt. @MAECgob * ¿Estas #vacaciones viajas al exterior? ¡Mucho cuidado en los medios de #transporte y lugares como #aeropuertos! 📦… https://t.co/Td7D3W97PI
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @WFP_es: @WFP_UNHAS @ONU_es @WFP_WAfrica @WFPLogistics En 2018, @WFP_UNHAS en #Malí transportó a 1️⃣0️⃣.2️⃣0️⃣4️⃣ pasajeros pertenecient…
  • 29 uzt. @MAECgob * @AECID_es @el_BID 💡El programa persigue la universalización sostenible del acceso al servicio eléctrico en zonas ru… https://t.co/6XaMokHGiv
  • 29 uzt. @MAECgob * El Fondo para la Promoción del #Desarrollo (#FONPRODE) de @AECID_es financiará con un crédito de 20 M$ el Programa… https://t.co/rev1bele97
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @CienciaGob: 🌍 El @sepiegob ha adjudicado más de 31,1 millones de euros para proyectos #ErasmusPlus de innovación e intercambio de buena…
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @AECID_es: ¿Sabes cuál es el papel de la @CooperacionESP en América Latina y Caribe en cuanto a género? A través del #FCAS intervenimo…
  • 29 uzt. @MAECgob * La Fundación @MujeresxAfrica convoca la 5.ª edición de su programa de #becas "#EllasInvestigan" dirigido a… https://t.co/JQjpWpZmOC
  • 29 uzt. @MAECgob * #FelizLunes Esta semana la agenda de @JosepBorrellF incluye encuentros con el coordinador antiterrorista de la #UE… https://t.co/5l5c3cAyIw
  • 28 uzt. @MAECgob * 🚘 Si este #verano vas a #conducir en el extranjero, ¡infórmate sobre la normativa en tu país de destino! 🤔 ¿Necesi… https://t.co/SYOmiBCTl2
  • 28 uzt. @MAECgob * 🇬🇧🇪🇺🇪🇸 ¿Cómo prepararse ante el #Brexit? 📲Consulta el portal "Preparados para el Brexit" para conocer toda la actu… https://t.co/mY7sXXhmsp
  • 27 uzt. @MAECgob * RT @InstCervantes: ⚡️ El Instituto ha celebrado esta semana su Reunión Anual de Directores: #SanLorenzodeElEscorialIC En la cita ha marcado…
  • 27 uzt. @MAECgob * 🕹️ ¿Este #verano viajas al exterior y quieres llevar tu #dron? Recuerda: ¡no siempre está permitido! ✈️ Consulta c… https://t.co/ahS5AenMFC
  • 27 uzt. @MAECgob * ¿Conoces a los ganadores de la #YoungFilmmakersCompetition de la #UE 🇪🇺? 🎥 Cinco jóvenes cineastas, entre ellos el… https://t.co/M8kkW9rASQ
  • 27 uzt. @MAECgob * #Comunicado: El Gobierno de #España lamenta el fallecimiento del Cardenal Jaime Ortega y desea trasladar sus condol… https://t.co/3oJlXg2aO5
  • Cuenta de Twitter del Ministerio en Inglés
  • Blog del Ministerio
  • ATLAS
  • Página de Participación Ciudadana
  • Página Portal de Transparencia
  • MAEUEC / Sede Palacio de Santa Cruz
    Plaza de la Provincia, 1
    28012 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Palacio de Viana
    Duque de Rivas, 1
    28071 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Torres Ágora
    Serrano Galvache, 26
    28033 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • AECID
    Avda. Reyes Católicos, 4
    28040 MADRID
    Tfno: 91 583 81 00 / 01
    Fax: 91 583 83 10 / 11
  • Dirección General de Españoles en el Exterior y de Asuntos Consulares
    C/ Pechuán, 1
    28002 MADRID
    Tfno: 91 379 17 00
Gobierno de España
©Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación
Portal gestionado por la Dirección General de Comunicación e Información Diplomática
Premio Ciudadanía 2016
Premio Ciudadanía 2016