Kontsul-laguntza
Garrantzizkoa da atxilotuen arretarako posible diren eta posible ez diren kontsul-laguntzaren eginkizunak ezagutzea, bai eta premia-egoeran jaso dezaketen laguntza ere

Atxilotuentzako laguntza

Atal honen helburua da atzerrian atxilotutako edo espetxe-zigorra ezarri zaien espainiarren senide eta lagunei Espainiako Gobernuak, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuna eta Lankidetzako Ministerioaren, Enbaxaden eta Kontsulatuen bitartez, eman diezazkiekeen zerbitzuen berri ematea, bai eta Espainiako legediak onartzen ez dituen eta, hartara, egin ezin diren jarduketak jakinaraztea ere.

 

Babesa eta laguntza

Askotarikoak eta ikaragarriak izan daitezke atzerrian atxilotzeak nahiz espetxeratzeak eragin ditzakeen arazoak (besteak beste, urritasunak telefono- eta posta-zerbitzuetan, edota kultura, bizimodu eta, kasu gehienetan, hizkuntza ezberdinak). Halakoetan, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuna eta Lankidetzako Ministerioak laguntza eman dezake.

 

Horren harira, nabarmendu beharra dago atzerrira bidaia egiten duten pertsonak kasuan kasuko herrialdeko legearen mende daudela; hala bada, espainiar batek beste herrialde bateko arauak urratzen baditu, aipatu herrialdeko legeen araberako prozedura judizialaren mende egongo da, eta ezin izango zaio tokiko epaileen aurrean jartzetik salbuetsi, ezta, hala balegokio, haren aurka emandako zigor-epaitik ere. Ez tokiko legea ez ezagutzeak, ezta atzerritar izateak ere ez dute herrialdeko arauak betetzetik salbuesten. Hartara, inork ezingo du arau-hauslea atzerriko zigor-arloko legea betetzetik baztertu, ezta Kontsulatuak edo Enbaxadak ere.

 

Senide edo lagun bat atzerrian atxilotu dutela jakin bezain pronto, jarri harremanetan honako erakunde honekin:

 

KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNA ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA

Atzerrian dauden Espainiarrei buruzko gaietarako eta kontsuletxe- eta migrazio-gaietarako zuzendaritza Nagusia

C/ Pechuán nº 1 28002 MADRID
Telefonoa: 91 379 16 55

 

Ekin baino lehen (esaterako, dirua edo sendagaiak bidali nahiz herrialdera bidaiatu), hobe da Atzerrian dauden Espainiarrei buruzko gaietarako eta kontsuletxe- eta migrazio-gaietarako zuzendaritza Nagusiarekin edo dagokion kontsulatuarekin harremanetan jartzea, ekintzok egokiak diren eta jardunbiderik onena zein den galdetzeko.

 

Arlo honetan Estatuaren jarduera bideratzen duen irizpidea da espetxeko agintariek behar bezala tratatu ditzaten Espainiako herritarrak, bai eta atxilotuaren intimitatea errespeta dezaten ere. Azken alderdi horren harira, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, eta 2018ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa aplikatu behar da.

 

Atzerriko abokatu bat kontratatzea

Atzerrian Espainiako herritarra legez ordezkatzeak eta abokatua aukeratzeak berebiziko garrantzia dute, eta tentu handiz ibili behar da. Izan ere, nahiko ohikoa da atzerriko abokatuek diru-kopuru handiak eskatzea aldez aurretik ondoren betetzen ez dituzten promes lausoen truke.

 

Espainiako kontsuletxeko bulegoek, zenbait kasutan, espezializatutako abokatuen zerrenda eman dezake; hala ere, ulergarria denez, ezin dute abokatu jakin bat gomendatu. Zuzenbidearen profesional bat kontratatzeko erabakia atxilotuaren edo haren legezko ordezkarien erantzukizuna da, eta ez beste inorena. Espainiako ordezkaritzek ezingo dute, inolaz ere, aipatu harreman profesionalean parte hartu.

 

Ezin ahantz daiteke munduko ia herrialde guztietan dagoela Espainian ofiziozko txanda deritzona, hots, lege-laguntza pribatua eskuratzeko baliabiderik ez dutela frogatzen dutenentzako doako lege-laguntza.

 

Atxilotuentzako arreta

Espainiako kontsuletxeko bulegoek, espainiar herritarra preso edo atxilo dagoen herrialdeko legeei eta araudiei jarraikiz betiere, aukera izango dute:

 

  • Senide eta lagunei atxiloketaren eta, hala badagokio, askatasunaz gabetzeko zigorraren berri emateko, baldin eta presoak horretarako baimena ematen badu.
  • Aldizka bisitatzeko. Bisiten maiztasuna honako alderdi hauen araberakoa izango da: tokiko araudia, presoaren inguruabar bereziak, kartzelaren kokalekua, espetxean dauden espainiar kopurua, kontsul-mugapenean dauden kartzeletan gatibu hartutako espainiar kopurua eta kontsuletxeko bulego eskuduneko langileen prestasuna.
  • Mezuak eta gutunak eman eta jasotzeko.
  • Tokiko agintariei, aldez aurretik idatzia helarazita, kasuari buruzko informazioa eskatzeko.
  • Atxilotuen oinarrizko beharrizanak (elikagaia, sendagaiak, arropa, etab.) asetzen ez dituzten kartzeletan, horiek erdiesten lagunduko diete kontsuletxeko bulegoek, ahal duten heinean, betiere.
  • Desagertutako edo hartutako objektu pertsonalen gaineko informazioa biltzeko.
  • Irakurtzeko materiala emateko.
  • Presoari laguntza emateko Espainiara itzuli nahi badu, askatasunaz gabetzeko zigorra ezarri zaien pertsonak herrialde batetik bestera eramateko hitzarmenen esparruan, Espainiarekin halako hitzarmena sinatu duten edo, Espainia bezalatsu, Estrasburgoko Itunaren zati diren herrialdeetan.

 

Aitzitik, ezingo dute:

  • Beste herrialde bateko agintariek espainiar herritarrei ezarritako isunak funts publikoen bidez ordaindu, ezta atzerriko agintariek ezarritako kalte-ordainak ere, judizialak diren gorabehera.
  • Tokiko lege eta araudiei buruzko irizpen juridikorik edo interpretaziorik eman.
  • Epaiketen saioetara joan, aparteko kasuetan izan ezik, baldin eta Espainiako herritarraren oinarrizko eskubideak modu larrian urratuko direlako susmo sendoak badaude.
  • Abokatu jakin bat gomendatu atxilotuak gainerako herrialdeek ematen duten doako lege-laguntza ezeztatzen badu. Hala ere, aukera izango dute abokatuen zerrenda bat emateko.
  • Presoaren eta haren abokatuaren arteko gai substantiboetan esku hartu.
  • Kasuan kasuko espetxe-araudian baimenduta ez dagoen zerbait kartzelan sartu (edo bertatik bidali).
  • Bisita egin nahi duten atxilotuen senide eta lagunen ostatua kudeatzeaz arduratu.
  • Espainiar atxilotuei kontsul-babesa eman, baldin eta preso dauden herrialdeko nazionalitatea ere badute eta aipatu herrialdeak nazionalitate bikoitza aitortzen ez badu edo bertako barne-legeek eta -araudiek mugak jartzen badizkiote kontsul-babesari.
  • Botere Judizialaren independentzia-printzipioa urratzen duela jo daitekeen inolako kudeaketarik egin.

 

Harremanak tokiko agintariekin

Atzerrian dauden Espainiako kontsuletxeko bulegoek espainiar atxilotuarekin berehala hitz egitea eskatuko diete tokiko agintariei, bai eta hura ikustea ere atxiloketaren berri izaten dutenetik aske geratzen den arte.

 

Halaber, espainiar herritarrak jasotzen duen trataera gutxienez dagokion herrialdeko herritarrak jasotzen duenaren berdina dela ziurtatuko dute. Tokiko agintari guztiengandik baimenak biltzen lagunduko dute atxilotuak beren senide, lagunekin eta dagokion kontsuletxeko bulegoarekin harremanetan jar daitezen.

 

Presoaren egoerari buruzko informazioa lortuko dute, eta tokiko agintariek egoera hori ageriko arrazoirik gabe luzatu ez dezaten saiatuko dira.

 

Atxilotuen osasun-egoeraren segimendu egokia egingo dute, eta espetxeko agintariek espainiar presoei behar bezalako elikadura eta zerbitzu medikoak eman diezaieten bermatuko dute.

 

Azkenik, kondenatuak herrialde batetik bestera eramateko hitzarmena duten edo Estrasburgoko Itunaren zati diren herrialdeetan, lekualdaketa-prozedura bizkortzen saiatuko dira. Hiru borondateak (presoa, kondena ezarri duen Estatua eta zigorra betetzeko Estatua) bat badatoz baino ez da gauzatuko lekualdaketa.

 

Bisitak

Lagun edo senide batek atzerriko espetxe batean dagoen espainiarra bisitatu nahi duenean, kontuan izan behar da, zenbait herrialdetan, egoeraz baliatzen saiatuko diren lotsagabeen eskuetan eror daitekeela bidaiaria, diru-kopuru handien truke gezurrezko itxaropenak eskainita. Aintzat hartu beharra dago, bestalde, herrialde askotako kartzelen barruko egoera Espainiakoenak baino askoz txarragoa dela.

 

Hala eta guztiz ere, bisitatzeko asmoari eutsi nahi badiozu, komeni da kasuan kasuko kontsuletxeko bulegoa edo, hala badagokio, Atzerrian dauden Espainiarrei buruzko gaietarako eta kontsuletxe- eta migrazio-gaietarako zuzendaritza Nagusia jakitun ipintzea. Gomendagarria da, halaber, behar duzun informazio guztia aldez aurretik eskatzea, batez ere delako espetxeko bisita-egun eta -ordutegiak eta herrialdean sartzeko eta geratzeko baldintzak.

 

Laguntza premia-egoeran

Atzerrian bizi diren eta premia-egoeran dauden espainiarrek aukera dute Kontsulatuari eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Kontseilaritzara joateko, non laguntza-programen berri emango baitiete, bai eta eskabideak izapidetzeko argibideak ere, hala balegokio.

 

Aldi baterako atzerrian dauden espainiarrek Espainiako Kontsulatu Nagusira jo ahal izango dute baldin eta istripu, lapurreta, bat-bateko gaixotasun larri edo ustekabeko beste edozein egoeraren ondorioz premia-egoeraren bati aurre egin behar badiote eta egoera horri beren baliabideen bitartez aurre egin ezin badiote. Kontsulatuak Espainiako familiarekin edo ingurukoekin harremanetan jartzen lagunduko die, arazoa konpontzen lagundu diezaieten.

 

Halaber, kanpoko gure bulego kontsularrek kontsul-laguntza ematen diete atzerrian genero-indarkeria pairatzen duten emakume espainiarrei.


Nabarmenduak

  • Inscríbete en el Registro de Viajeros
  • Recomendaciones de Viaje
  • Fichas por país

Twitter@MAECgob

  • 29 uzt. @MAECgob * El @MAECgob, @JosepBorrellF, y la Administradora Provisional Única de @rtve, Rosa María Mateo, han firmado un Proto… https://t.co/CCulGBVG7u
  • 29 uzt. @MAECgob * ¿Estas #vacaciones viajas al exterior? ¡Mucho cuidado en los medios de #transporte y lugares como #aeropuertos! 📦… https://t.co/Td7D3W97PI
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @WFP_es: @WFP_UNHAS @ONU_es @WFP_WAfrica @WFPLogistics En 2018, @WFP_UNHAS en #Malí transportó a 1️⃣0️⃣.2️⃣0️⃣4️⃣ pasajeros pertenecient…
  • 29 uzt. @MAECgob * @AECID_es @el_BID 💡El programa persigue la universalización sostenible del acceso al servicio eléctrico en zonas ru… https://t.co/6XaMokHGiv
  • 29 uzt. @MAECgob * El Fondo para la Promoción del #Desarrollo (#FONPRODE) de @AECID_es financiará con un crédito de 20 M$ el Programa… https://t.co/rev1bele97
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @CienciaGob: 🌍 El @sepiegob ha adjudicado más de 31,1 millones de euros para proyectos #ErasmusPlus de innovación e intercambio de buena…
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @AECID_es: ¿Sabes cuál es el papel de la @CooperacionESP en América Latina y Caribe en cuanto a género? A través del #FCAS intervenimo…
  • 29 uzt. @MAECgob * La Fundación @MujeresxAfrica convoca la 5.ª edición de su programa de #becas "#EllasInvestigan" dirigido a… https://t.co/JQjpWpZmOC
  • 29 uzt. @MAECgob * #FelizLunes Esta semana la agenda de @JosepBorrellF incluye encuentros con el coordinador antiterrorista de la #UE… https://t.co/5l5c3cAyIw
  • 28 uzt. @MAECgob * 🚘 Si este #verano vas a #conducir en el extranjero, ¡infórmate sobre la normativa en tu país de destino! 🤔 ¿Necesi… https://t.co/SYOmiBCTl2
  • 28 uzt. @MAECgob * 🇬🇧🇪🇺🇪🇸 ¿Cómo prepararse ante el #Brexit? 📲Consulta el portal "Preparados para el Brexit" para conocer toda la actu… https://t.co/mY7sXXhmsp
  • 27 uzt. @MAECgob * RT @InstCervantes: ⚡️ El Instituto ha celebrado esta semana su Reunión Anual de Directores: #SanLorenzodeElEscorialIC En la cita ha marcado…
  • 27 uzt. @MAECgob * 🕹️ ¿Este #verano viajas al exterior y quieres llevar tu #dron? Recuerda: ¡no siempre está permitido! ✈️ Consulta c… https://t.co/ahS5AenMFC
  • 27 uzt. @MAECgob * ¿Conoces a los ganadores de la #YoungFilmmakersCompetition de la #UE 🇪🇺? 🎥 Cinco jóvenes cineastas, entre ellos el… https://t.co/M8kkW9rASQ
  • 27 uzt. @MAECgob * #Comunicado: El Gobierno de #España lamenta el fallecimiento del Cardenal Jaime Ortega y desea trasladar sus condol… https://t.co/3oJlXg2aO5
  • Cuenta de Twitter del Ministerio en Inglés
  • Blog del Ministerio
  • ATLAS
  • Página de Participación Ciudadana
  • Página Portal de Transparencia
  • MAEUEC / Sede Palacio de Santa Cruz
    Plaza de la Provincia, 1
    28012 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Palacio de Viana
    Duque de Rivas, 1
    28071 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Torres Ágora
    Serrano Galvache, 26
    28033 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • AECID
    Avda. Reyes Católicos, 4
    28040 MADRID
    Tfno: 91 583 81 00 / 01
    Fax: 91 583 83 10 / 11
  • Dirección General de Españoles en el Exterior y de Asuntos Consulares
    C/ Pechuán, 1
    28002 MADRID
    Tfno: 91 379 17 00
Gobierno de España
©Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación
Portal gestionado por la Dirección General de Comunicación e Información Diplomática
Premio Ciudadanía 2016
Premio Ciudadanía 2016