Schengen bisatu uniformeak

Bisatu hauek jaulkitzeko prozedura eta baldintzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 2009ko uztailaren 13ko 810/2009 Erregelamenduan jasota daude, zeinen bitartez bisatuei buruzko Erkidegoko arau-kodea ezartzen den (Bisatuei buruzko Kodea)

Iraupen laburreko bisatua eskabide-orri ofizialaren bidez eskatu behar da, behar bezala beteta (jatorrizkoa eta kopia). Webgune honetatik deskarga daiteke, eta Espainiak atzerrian dituen Ordezkaritza Diplomatikoetan zein Bulego Kontsularretan ere eskuragarri dago.
 
Bisatua aurrez aurre eskatu behar da eskatzaileari legez dagokion mugapean Espainiak duen Ordezkaritza Diplomatikoan edo Bulego Kontsularrean. Herrialderen batean Espainiak Ordezkaritza Diplomatikorik edo Bulego Kontsularrik ez badu, Espainia herrialde horretan ordezkatzen duen Ordezkaritza Diplomatikoan edo Bulego Kontsularrean eskatu beharko da.
 
Bisatua eskatzeko eskabide-orria aurkezten den unean, ezarritako tasa ordaindu behar du eskatzaileak, eta tasa hori ez da itzuliko bisatua ukatzen bada. Bisatua eskuratzeko baldintzak eta tasan egon litezkeen murrizketak edo salbuespenak ezagutzeko, bisatua eskatzen den Ordezkaritza Diplomatikoan edo Bulego Kontsularrean galdetu behar da, izan ere, desberdintasunak egon daitezke bidaiaren helburuaren eta eskatzailearen jatorrizko herrialdearen arabera.
 
Iraupen laburreko bisatuen eskaeren espedienteak 15 egun naturaleko epean ebazten dira, eskabide-orria aurkezten den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori 30 egun naturalera arte luza daiteke egoera bereziren bat dagoenean. Salbuespen gisa, dokumentazio osagarria behar den kasuetan, 60 egun naturalekoa ere izan daiteke epe hori.
 
Bisatua norberak jaso behar du dagokion Ordezkaritza Diplomatikoan edo Bulego Kontsularrean. Hilabeteko epea egongo da horretarako, hura onartu dela jakinarazten den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
 
Bisatua ukatzen bada, inprimaki normalizatu baten bitartez jakinaraziko zaio eskatzaileari, zeinetan ukapenaren arrazoia adieraziko den. Kasu horretan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusian. Bi hilabeteko epea egongo da horretarako, jakinarazpena egin zen egunetik aurrera zenbatzen hasita. Nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu daiteke Ordezkaritza Diplomatiko edo Bulego Kontsular berean. Bi hilabeteko epea egongo da horretarako, ukapena jakinarazi zen egunetik aurrera zenbatzen hasita.

 


Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako edo Suitzako herritarren senideentzako bisatuak

Erkidegoan sartzeko bisatuak jaulkitzeko prozedura eta baldintzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/38/CE Zuzentarauan eta otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuan jasota daude, EBko eta Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideetako herritarrak Espainian sartzeari, libreki mugitzeari eta bizitzeari buruzkoak.


Erkidegoko araubidearen baitan egongo dira Erkidegoko herritarren senideak diren beste Estatuetako pertsonak, baldin eta 240/2007 Errege Dekretuaren 2 eta 2 bis artikuluetan jasota badaude eta Erkidegoko herritarra den senidearekin batera badoaz edo berarekin elkartzen badira.

Bisatu hauek lehentasunez izapidetuko dira. Bisatuak dohainik emango dira.

Zerbitzua kanpoko hornitzaile batek ematen duen mugapen kontsularren kasuan, pertsona interesdunak eskabidea non aurkeztu erabaki dezake: zuzenean Espainiari dagokion Diplomatikoan edo Bulego Kontsularrean ala aipatutako hornitzailearen bulegoetan. Azken kasu horretan, zerbitzu horri dagokion tasa ordaindu beharko du.

Twitter@MAECgob

  • 29 uzt. @MAECgob * El @MAECgob, @JosepBorrellF, y la Administradora Provisional Única de @rtve, Rosa María Mateo, han firmado un Proto… https://t.co/CCulGBVG7u
  • 29 uzt. @MAECgob * ¿Estas #vacaciones viajas al exterior? ¡Mucho cuidado en los medios de #transporte y lugares como #aeropuertos! 📦… https://t.co/Td7D3W97PI
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @WFP_es: @WFP_UNHAS @ONU_es @WFP_WAfrica @WFPLogistics En 2018, @WFP_UNHAS en #Malí transportó a 1️⃣0️⃣.2️⃣0️⃣4️⃣ pasajeros pertenecient…
  • 29 uzt. @MAECgob * @AECID_es @el_BID 💡El programa persigue la universalización sostenible del acceso al servicio eléctrico en zonas ru… https://t.co/6XaMokHGiv
  • 29 uzt. @MAECgob * El Fondo para la Promoción del #Desarrollo (#FONPRODE) de @AECID_es financiará con un crédito de 20 M$ el Programa… https://t.co/rev1bele97
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @CienciaGob: 🌍 El @sepiegob ha adjudicado más de 31,1 millones de euros para proyectos #ErasmusPlus de innovación e intercambio de buena…
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @AECID_es: ¿Sabes cuál es el papel de la @CooperacionESP en América Latina y Caribe en cuanto a género? A través del #FCAS intervenimo…
  • 29 uzt. @MAECgob * La Fundación @MujeresxAfrica convoca la 5.ª edición de su programa de #becas "#EllasInvestigan" dirigido a… https://t.co/JQjpWpZmOC
  • 29 uzt. @MAECgob * #FelizLunes Esta semana la agenda de @JosepBorrellF incluye encuentros con el coordinador antiterrorista de la #UE… https://t.co/5l5c3cAyIw
  • 28 uzt. @MAECgob * 🚘 Si este #verano vas a #conducir en el extranjero, ¡infórmate sobre la normativa en tu país de destino! 🤔 ¿Necesi… https://t.co/SYOmiBCTl2
  • 28 uzt. @MAECgob * 🇬🇧🇪🇺🇪🇸 ¿Cómo prepararse ante el #Brexit? 📲Consulta el portal "Preparados para el Brexit" para conocer toda la actu… https://t.co/mY7sXXhmsp
  • 27 uzt. @MAECgob * RT @InstCervantes: ⚡️ El Instituto ha celebrado esta semana su Reunión Anual de Directores: #SanLorenzodeElEscorialIC En la cita ha marcado…
  • 27 uzt. @MAECgob * 🕹️ ¿Este #verano viajas al exterior y quieres llevar tu #dron? Recuerda: ¡no siempre está permitido! ✈️ Consulta c… https://t.co/ahS5AenMFC
  • 27 uzt. @MAECgob * ¿Conoces a los ganadores de la #YoungFilmmakersCompetition de la #UE 🇪🇺? 🎥 Cinco jóvenes cineastas, entre ellos el… https://t.co/M8kkW9rASQ
  • 27 uzt. @MAECgob * #Comunicado: El Gobierno de #España lamenta el fallecimiento del Cardenal Jaime Ortega y desea trasladar sus condol… https://t.co/3oJlXg2aO5

Nabarmenduak

  • Inscríbete en el Registro de Viajeros
  • Recomendaciones de Viaje
  • Fichas por país
  • Cuenta de Twitter del Ministerio en Inglés
  • Blog del Ministerio
  • ATLAS
  • Página de Participación Ciudadana
  • Página Portal de Transparencia
  • MAEUEC / Sede Palacio de Santa Cruz
    Plaza de la Provincia, 1
    28012 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Palacio de Viana
    Duque de Rivas, 1
    28071 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Torres Ágora
    Serrano Galvache, 26
    28033 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • AECID
    Avda. Reyes Católicos, 4
    28040 MADRID
    Tfno: 91 583 81 00 / 01
    Fax: 91 583 83 10 / 11
  • Dirección General de Españoles en el Exterior y de Asuntos Consulares
    C/ Pechuán, 1
    28002 MADRID
    Tfno: 91 379 17 00
Gobierno de España
©Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación
Portal gestionado por la Dirección General de Comunicación e Información Diplomática
Premio Ciudadanía 2016
Premio Ciudadanía 2016