Espainiar nazionalitatea
Atal honetan espainiar nazionalitatea eskuratzeko bide ezberdinak jasotzen dira, bai eta hura galtzeari edo horri eusteari buruzko informazio garrantzitsua ere.
2018/05/11

Nola eskuratzen da espainiar nazionalitatea?

 

Eskuratzeko bideak

Honako hauek dira nazionalitatea lortzeko bide ezberdinak:

 

Nazionalitatea jatorriz espainiarrak direnentzat

Jatorriz espainiarrak dira:  

  • Aita edo ama espainiarrarengandik jaioak.
  • Espainian jaio baina guraso atzerritarrak dituztenak, baldin eta haietako bat gutxienez Espainian jaio bada (diplomazialarien seme-alabak izan ezik).
  • Espainian jaio baina guraso atzerritarrak dituztenak, baldin eta biek nazionalitaterik ez badute (aberrigabeak) edo bataren nahiz bestearen legeriek ez badiote semeari edo alabari nazionalitaterik esleitzen. Halakoetan, espediente bat egin daiteke norberaren egoitzaren Erregistro Zibilean, espainiar nazionalitatea presuntzio hutsaren balioarekin aitortze aldera.
  • Espainian jaio baina guraso ezezagunak dituzten haurrak. Adingabeen lehen egonaldi ezaguna Espainiako lurraldean izan bada, Espainian jaio direla ulertuko da.
  • Espainiarrak dira, halaber, espainiar batek adoptatutako 18 urtetik beherako adingabeak. Adoptatuak 18 urte baino gehiago baditu, jatorrizko espainiar nazionalitatea aukeratu ahal izango du adopzioa egin eta bi urteko epean.

 

Nazionalitatea egoera-edukitzaren bidez eskuratzea

Hamar urtez, etengabe, fede onez (benetako egoeraz kontziente izan gabe, hots, espainiarra ez dela jakin gabe) eta Erregistro Zibilean erregistratutako titulu batean oinarrituta nazionalitatea eduki eta erabili duen pertsonak eskubidea izango du espainiar nazionalitatea izateko. Erregistro Zibilean erregistratutako titulua deuseztatzen bada ere, ez da espainiar nazionalitatea galduko. Interesdunak jarrera aktiboa izan beharko zuen espainiar nazionalitatea edukitzean eta erabiltzean; hau da, espainiartzat jo beharko zuen bere burua, espainiar Estatuak ezartzen dituen bai eskubideak erabiltzeari dagokionez bai betebeharrak betetzeari dagokionez.

 

Nazionalitatea aukeraren bidez eskuratzea

Gure legediak baldintza jakin batzuetan dauden atzerritarrei ematen dien onura bat da, hain zuzen ere espainiar nazionalitatea lor dezaten. Aukeraren bidetik eskuratu ahal izango dute nazionalitatea:

  • Espainiar baten guraso-ahalpean dauden edo egon diren pertsonek. Interesdunak 20 urte betetzen dituenean iraungitzen da aukera hori, baina bada salbuespen bat: bere legearen arabera 18 urte betetzean interesduna ez bada heltzen adin-nagusitasunera; halakoetan, adin-nagusitasunera iritsi eta bi urteko epean iraungiko da aukera.
  • Aita edo ama jatorriz espainiarra dutenek, baldin eta guraso hori Espainian jaio bada.
  • Espainian izandako seme-alabatasuna (hots, norbaiten gurasoak nor diren ezartzea) edo jaiotza hemezortzi urte bete eta gero zehazten bada. Kasu horretan, seme-alabatasuna nahiz jaiotza zehazten denetik bi urteko epean eskuratu ahal izango da nazionalitatea.
  • Espainiarrek hemezortzi urte bete eta gero adoptatzen badituzte. Halakoetan, adopzioa egin eta bi urteko epea igaro arte egongo da aukeratzeko eskubidea.

 

Nazionalitatea egoitzaren bidez eskuratzea

Nazionalitatea bide honetatik lortzeko, hamar urtez gutxienez, etengabe, legez eta nazionalitatearen eskaera egin aurretik bizi beharko zuen Espainian interesdunak. Badira bizitzeko epealdi hori murrizten duten kasu batzuk, hain zuzen ere:

  • Bost urte: errefuxiatu-izaera lortu duten pertsonei espainiar nazionalitatea emateko.
  • Bi urte: Iberoamerikako herrialdeetako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako eta Portugaleko nazionalentzat nahiz sefardi jatorria dutenentzat.
  • Urtebete:
    • Espainian jaio denarentzat.
    • Espainiar nazionalitatea aukeraren bidez erdiesteko eskubidea behar bezala erabili ez zuenarentzat.
    • Ondoz ondoko bi urtez eta lege-aginduz Espainiako herritar edo erakunde baten tutoretza (tutore baten babespean), zaintza edo harrerapean (harrerak legezko egonaldia urtebetera murrizteko aukera emango badu, lurralde bakoitzean adingabeak babestea eta judizialki aintzatetsitako harrerak gain hartzen dituen erakunde publikoaren ebazpena izan beharko da) egon denarentzat, baita eskabidea egiteko unean oraindik ere egoera horretan izan arren.
    • Eskaera egiterakoan espainiar batekin urtebete ezkonduta daraman pertsonarentzat, baldin eta legez edo izatez bananduta ez badaude.
    • Espainiar baten alarguna denarentzat, ezkontidea hiltzean legez edo izatez bananduta ez bazeuden, betiere.
    • Espainiatik at jaio denarentzat, baldin eta horren aita edo ama (Espainiatik kanpo jaioak) eta aitona edo amona espainiarrak baziren jatorriz.

 

Nazionalitatea herritartze-agiriaren bidez eskuratzea

Nazionalitatea lortzeko aukerako bidea da honako hau, eta ez dago lotuta administrazio-prozeduraren arau orokorretara. Gobernuak emango du, zuhurtziaz, Errege Dekretu baten bitartez, ohiz kanpoko inguruabarrak balioetsi eta gero.

 

Informazio gehiago

Justizia Ministerioa: Nola eskuratzen da espainiar nazionalitatea?

 

INFORMAZIO GARRANTZITSUA:

 

ESPAINIAR NAZIONALITATEA GALTZEA ETA HORRI EUSTEA 

 

Nola galtzen da nazionalitatea?

Honako kasu hauetan galduko dute espainiarrek nazionalitatea:  

  • Emantzipatuta badaude, atzerrian bizi badira eta, borondatez, beste nazionalitate bat erdiesten badute. Espainiar nazionalitatea ez galtzeko, nazionalitateari eutsi nahi diotela aitortu beharko dute hiru urteko epean. Iberoamerikako herrialdeetako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako eta Portugaleko nazionalitatea lortzeak ez du eragingo espainiar nazionalitatea galtzea.
  • Emantzipatuta badaude, atzerrian bizi badira eta hiru urtez emantzipatu aurreko nazionalitatea baino ez badute erabiltzen. Espainiar nazionalitatea ez galtzeko, nazionalitateari eutsi nahi diotela aitortu beharko dute hiru urteko epean. Iberoamerikako herrialdeetako, Andorrako, Filipinetako, Ekuatore Gineako eta Portugaleko nazionalitatea lortzeak ez du eragingo espainiar nazionalitatea galtzea.
  • Emantzipatuta dauden espainiarrak, beste nazionalitate bat dutenak, normalean atzerrian bizi direnak eta, nahita, nazionalitateari uko egiten diotenak.
  • Atzerrian jaio diren eta atzerrian jaiotako espainiar ama edo aita duten espainiarren kasuan, espainiar nazionalitatea galduko dute emantzipatu edo adin-nagusitasunera heldu eta hiru urteko epean, baldin eta espainiar nazionalitateari eutsi nahi diotela aitortzen ez badute.

 

Jatorriz espainiarrak ez diren espainiarrek (adibidez, egoitzaren bidez eskuratu dutenek nazionalitatea) espainiar nazionalitatea galduko dute, baldin eta:

 

  • Espainiar nazionalitatea eskuratzean bazter utzitako nazionalitatea erabiltzen badute hiru urteko epean.
  • Gobernuak berariaz emandako debekuaren aurka, atzerriko estatu baten alde beren borondatez armak hartzen badituzte, edo estatu horretan edozein kargu politiko betetzen badute.
  • Interesdunak, espainiar nazionalitatea eskuratzean, faltsutze, ezkutatze edo iruzur egin duela aitortzen badu epai batek.

 

Nazionalitateari eusteko aitorpena egiteko lekua

 Espainiak atzerrian dituen Kontsuletxeek Erregistro Zibilen funtzioak egiten dituzte.

 

Informazio gehiago

Justizia Ministerioa: Nola galtzen da nazionalitatea?

 

 

NAZIONALITATEA BERRESKURATZEA

 

Nola berreskuratzen da nazionalitatea?

Espainiar nazionalitatea galdutakoan, bada hura berreskuratzeko aukera (Kode Zibilaren 26. artikulua); horretarako, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Espainian legezko bizilekua izan behar du interesdunak. Hala ere, baldintza hori ez zaie aplikatzen emigranteei, ezta beren seme-alabei ere. Justizia Ministroak ere salbuetsi ahal izango du baldintza hori, ohiz kanpoko inguruabarrak gertatzen direnean (esaterako, interesdunak ongintzazko ekintzak egin baditu Espainiako interesen edo elkarteen alde, 1991ko uztailaren 11ko Justizia Ministerioaren Aginduari jarraikiz. BOE, 1991ko uztailaren 24koa).
  • Espainiar nazionalitatea berreskuratu nahi duela aitortu beharko du interesdunak Erregistro Zibilaren arduradunaren aurrean.
  • Erregistro Zibilean erregistratu beharko da nazionalitatearen berreskurapena.

 

Noiz eman behar du aurretiazko gaikuntza Gobernuak espainiar nazionalitatea berreskuratzeko?

Jatorriz espainiarrak ez ziren espainiarrek espainiar nazionalitatea galdu balute eman beharko du Gobernuak aurretiazko gaikuntza, aipatu galera zio hauetako batengatik jazo izan balitz:

  • Espainiako nazionalitatea eskuratzean beste nazionalitate bati uko egiten diotela adierazi ondoren, hiru urteko epean, azken nazionalitate hori bakar-bakarrik erabiltzen badute.
  • Gobernuak berariaz emandako debekuaren aurka, atzerriko estatu baten alde beren borondatez armak hartzen badituzte, edo estatu horretan edozein kargu politiko betetzen badute.
  • Interesdunak, espainiar nazionalitatea eskuratzean, faltsutze, ezkutatze edo iruzur egin duela aitortzen badu epai irmo batek.

 

Espainiar nazionalitatea berreskuratzea eskatzeko lekua

Interesdunaren egoitzaren Erregistro Zibilean aurkeztu beharko da eskaera. Espainiako Kontsuletxeek Erregistro Zibilen funtzioak egiten dituzte.

 

Eskaera lortzea

Interesdunaren egoitzaren Erregistro Zibilean nahiz Kontsuletxean lor daiteke eskaera.

 

Informazio gehiago

Justizia Ministerioa: Nola berreskuratzen da nazionalitatea?

Twitter@MAECgob

  • 29 uzt. @MAECgob * El @MAECgob, @JosepBorrellF, y la Administradora Provisional Única de @rtve, Rosa María Mateo, han firmado un Proto… https://t.co/CCulGBVG7u
  • 29 uzt. @MAECgob * ¿Estas #vacaciones viajas al exterior? ¡Mucho cuidado en los medios de #transporte y lugares como #aeropuertos! 📦… https://t.co/Td7D3W97PI
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @WFP_es: @WFP_UNHAS @ONU_es @WFP_WAfrica @WFPLogistics En 2018, @WFP_UNHAS en #Malí transportó a 1️⃣0️⃣.2️⃣0️⃣4️⃣ pasajeros pertenecient…
  • 29 uzt. @MAECgob * @AECID_es @el_BID 💡El programa persigue la universalización sostenible del acceso al servicio eléctrico en zonas ru… https://t.co/6XaMokHGiv
  • 29 uzt. @MAECgob * El Fondo para la Promoción del #Desarrollo (#FONPRODE) de @AECID_es financiará con un crédito de 20 M$ el Programa… https://t.co/rev1bele97
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @CienciaGob: 🌍 El @sepiegob ha adjudicado más de 31,1 millones de euros para proyectos #ErasmusPlus de innovación e intercambio de buena…
  • 29 uzt. @MAECgob * RT @AECID_es: ¿Sabes cuál es el papel de la @CooperacionESP en América Latina y Caribe en cuanto a género? A través del #FCAS intervenimo…
  • 29 uzt. @MAECgob * La Fundación @MujeresxAfrica convoca la 5.ª edición de su programa de #becas "#EllasInvestigan" dirigido a… https://t.co/JQjpWpZmOC
  • 29 uzt. @MAECgob * #FelizLunes Esta semana la agenda de @JosepBorrellF incluye encuentros con el coordinador antiterrorista de la #UE… https://t.co/5l5c3cAyIw
  • 28 uzt. @MAECgob * 🚘 Si este #verano vas a #conducir en el extranjero, ¡infórmate sobre la normativa en tu país de destino! 🤔 ¿Necesi… https://t.co/SYOmiBCTl2
  • 28 uzt. @MAECgob * 🇬🇧🇪🇺🇪🇸 ¿Cómo prepararse ante el #Brexit? 📲Consulta el portal "Preparados para el Brexit" para conocer toda la actu… https://t.co/mY7sXXhmsp
  • 27 uzt. @MAECgob * RT @InstCervantes: ⚡️ El Instituto ha celebrado esta semana su Reunión Anual de Directores: #SanLorenzodeElEscorialIC En la cita ha marcado…
  • 27 uzt. @MAECgob * 🕹️ ¿Este #verano viajas al exterior y quieres llevar tu #dron? Recuerda: ¡no siempre está permitido! ✈️ Consulta c… https://t.co/ahS5AenMFC
  • 27 uzt. @MAECgob * ¿Conoces a los ganadores de la #YoungFilmmakersCompetition de la #UE 🇪🇺? 🎥 Cinco jóvenes cineastas, entre ellos el… https://t.co/M8kkW9rASQ
  • 27 uzt. @MAECgob * #Comunicado: El Gobierno de #España lamenta el fallecimiento del Cardenal Jaime Ortega y desea trasladar sus condol… https://t.co/3oJlXg2aO5

Nabarmenduak

  • Inscríbete en el Registro de Viajeros
  • Recomendaciones de Viaje
  • Fichas por país
  • Cuenta de Twitter del Ministerio en Inglés
  • Blog del Ministerio
  • ATLAS
  • Página de Participación Ciudadana
  • Página Portal de Transparencia
  • MAEUEC / Sede Palacio de Santa Cruz
    Plaza de la Provincia, 1
    28012 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Palacio de Viana
    Duque de Rivas, 1
    28071 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • MAEUEC / Sede Torres Ágora
    Serrano Galvache, 26
    28033 MADRID
    Tfno: 91 379 97 00
  • AECID
    Avda. Reyes Católicos, 4
    28040 MADRID
    Tfno: 91 583 81 00 / 01
    Fax: 91 583 83 10 / 11
  • Dirección General de Españoles en el Exterior y de Asuntos Consulares
    C/ Pechuán, 1
    28002 MADRID
    Tfno: 91 379 17 00
Gobierno de España
©Ministerio de Asuntos Exteriores, Unión Europea y Cooperación
Portal gestionado por la Dirección General de Comunicación e Información Diplomática
Premio Ciudadanía 2016
Premio Ciudadanía 2016